Morga (Bizkaia)

Morgan kanoikada eta bonbapean

Morgan kanoikada eta bonbapean Zortzi urterekin harrapatu zuen gerrak Morgan. Bonba eta tiro artean gogoratzen du sasoi hura. Gurasoak Bilbora lan kontu bategatik joanda zirela sartu zen gerra Morgara, eta lau anaia bakar-bakarrik geratu ziren etxean. Kanoikadak baserria jo zuen eta alde egiten ari zirela ondo-ondoan erori zitzaien kanoi-bonba bat. Eskerrak ez zen lehertu, bestela han geratuko ei ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zortzi urterekin harrapatu zuen gerrak Morgan. Bonba eta tiro artean gogoratzen du sasoi hura. Gurasoak Bilbora lan kontu bategatik joanda zirela sartu zen gerra Morgara, eta lau anaia bakar-bakarrik geratu ziren etxean. Kanoikadak baserria jo zuen eta alde egiten ari zirela ondo-ondoan erori zitzaien kanoi-bonba bat. Eskerrak ez zen lehertu, bestela han geratuko ei ziren.

Transkripzioa

- Han sasoien, asko joan zien Frantzire.
- Ta gu hemen Morgan, ba nik ordun ba zortzi urte edo euki nittuzen-ta. Gerra artien, bertan bonbak eta kañonazoak eta lau mutil lotu gentsozan etxien, gaztienak. Aitte ta ama Bilbotik ixen zien, ordun nire ama erregeterie ixen zan, ta Morgako sekretarixoari oilloak erosi danak. Ordun ba billurraz edo jentik ba saldu eitten zittuzen /eittettuzen/-ta. Harexek, Bilbora eroaten dauzela bixek, aitte ta ama bixek, bixen bittartien gerrie sartu zan zerera, gure barriora, Morgara. Eta etzetik urten ein gendun geuk be ya kañonazoak etzi be apurtu ein euen alderdi batetik eta beste etze batzuri, be sartu otsiezan kañonazoak-eta. Geu bidin goazela, lauron albo-albora jeusi zan kañonazoa eta errementau ez. Oseake joan zan “iui” eurrera. Hor laprastan, zerien. Ostantzin, han errementan badau, kittu! Laurok han akabauko gintzezan seguramente, duderik bez. Bai, ademas frontie handixe ixen zan eta holantxe.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia