Santi Madariaga Makoaga
Morga (Bizkaia) (1929-2010)
Biografia
1929ko zezeilaren 8. egunean jaio zen Morgako Meaka auzoko Etxebarri baserrian. Gerra sasoian, etxe horretan zegoen intendentzia eta bera umea zela taberna ere bazen. Aita morgarra zuen eta ama Fruizko erregatera. 15 senidetatik 13. da bera. Eskolara gutxi joan zen, 12 urterekin morroi lanetan hasi zen hainbat leku eta herritan, Morgako Sagastiko errotan eta Gabiriako Etxaitegi sagardotegian bestea beste; hori dela eta, errotako eta sagardotegiko bizimodua eta bertako lanak oso ondo ezagutzen ditu. Soldadutzan tifusak eta neumoniak jota egon zen, eta telefonista eta bulegari bezala jardun zen. Beraien etxean eta familian gerrak asko eragin zuen: anaia bat fusilatu zuten beste 5 morgarrekin batera Ferrolen, beste anaia bat langile-batailoietan egon zen preso, beste bat Bilboko kartzelan egon zen, aita EAJ-PNVko zinegotzia zelako 26 hilabetez egon zen preso, eta 4 arreba Frantziara joan ziren errefuxiatu bezala. Etxea kanoikadekin apurtu zieten eta justu-justu irten ziren bizirik handik osaba baten etxera heldu aurretik. Esne-saltzaile bezala ibili da urte luzez; Unbeko 64 txaletetan egunean 250 litro esne eta 30 dozena arrautza saltzen zituen. Beranduago, eguneko 500 litro saltzen zituzten. Dantzari ezaguna eta abila da Santi, lehiaketa askotan parte hartu du eta 56-57 urterekin Euskadiko txapelketa irabazi zuen. Erromeria zalea izaki, panderoa, bonboa eta bateria ere jotzen zuen lantzean behin. 65 urterekin Muxikako Ugartegoikora joan zen bizitzera. Bere ematzea fruiztarra da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MOR-001 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MOR-002 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute