Morga (Bizkaia)

Probalarien tranpak

Probalarien tranpak Zurrumurruak ibiltzen ziren zenbait probalarik tranpak egiten zituztela eta. Esate baterako, xaboi bereziak erabili harriak hobeto laban egin zezan. Tranpa gabeko joko gutxi ei dago. Tongoak ere izaten ziren, jokoa apropos galdu, ahal zutena baino gutxiago eginez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zurrumurruak ibiltzen ziren zenbait probalarik tranpak egiten zituztela eta. Esate baterako, xaboi bereziak erabili harriak hobeto laban egin zezan. Tranpa gabeko joko gutxi ei dago. Tongoak ere izaten ziren, jokoa apropos galdu, ahal zutena baino gutxiago eginez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, ordun be nahikoa komedi izeten zan.
- Probetan-ta eitten zien tranpak-eta? edo harrixen zozer paseu laban eitxeko edo idixeri zozer emon-edo?
- Eitten zan bueno orduen nik ez dakit, egixe edo guzur, behintzet errigoittiarrak euki dabe fama handixe orduen. Ordun Errigiittin eon zien Maldo esaten jakona, karreterue ta Lazaro ta horrek. Ta horrek esan eitten eben, oin, nik ez dakit, nik ba orduen nehikoa gaztie ixen nintzen-eta, barkuen ibiltten zala ez dakit nor batan bat nabegetan ta handik ekarten euela zeuzer, jaboi espeziala probaderuen botateko. Eta bai Maldok be iñoz eindde ein deuela kolkoan eroan ta gero, han ixerdixe botaten eban, “off” einde-ta. Ha bota euela ta gero, ha han eitten zala laprast. Ta horrek errigoitiarrak bastante hor famie euki, oin, ez dait, danak ez zien egixek be igual ixengo, ezta? Baia bai eon zan apurtxe bet, apurtxu bet eon zen bai hori, zera hori. Hor eon zin ordun apur bat gixonak apurtxu bet, paseu eitten zienak hor asuntoan. Baia beittu, jokoa, nik ez dakit oin be, zelan ixengo dan baia jokoa, tranpa bako joko gutxi dao, gitxi-gitxi-gitxi-gitxi. Eta orduen orduen oin baiño nezesidadie be gehixao eoten zan ta bueno, eitten zien. Tongoa, tongoa esaten jakienak-eta, idixei be, ein eitteko kapazidadie dekienak be, igual harrixe atara ta denpori paseua ta horrek geuzek. Eta bueno.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia