Morga (Bizkaia)

Asto-probak

Asto-probak Asto-probak sarri egiten ziren eta jende eta lehiakide asko erakartzen zuten. Baina haiek ere ez zuten dirurik ematen, sarreretan ez zelako behar beste jasotzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Asto-probak sarri egiten ziren eta jende eta lehiakide asko erakartzen zuten. Baina haiek ere ez zuten dirurik ematen, sarreretan ez zelako behar beste jasotzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero, asto-probak eta zaldi-probak-eta egoten zien?
- Asko, Morgan asko. Urtien, baten edo bitten beti, segixen. Zaldi-probarik iñoz ez da egon, asto-probak bai. Eta asko batzen zan! Hasi Bermiotik eta hemen Mendata aldetik eta Muxiketik eta asto asko. Bertako bat edo bi be bai-ta. Bai, ta egoten zien hiru-lau egunien, probak Morgan, asto-probak. Baia ezebez, haregaz be, esan eitten, irebazten ezer, baia. Aunke jentie biher da /bide/. Entradie biher da /bide/ ta entradarik ez badeu, ez dau. Ta aiuntamentuek akabuko txakur haundixe baiño kontrolaute eukitten eben orduen. Orduen ezin zendun ezebe zertu, ezer bez. Osake zeuzer ein biher bazendun, aiuentamentuek ya sekretaixoan zerin bittartez ein biher ixeten zan, ba. Ta zor eitten bazendun, beste zer baten. Han be zeuze tranpie eingo eben sekretarixoak. Beste zer bat, beste ixen baten imiñi hango gastuek-edo. Nik ez dakit zelan, behintzet galdu eitten zana danatan dakit. Nik ba eon naz hainbet urtien eta beti paseten zan bardiñe. Beti paseten zan bardiñe, baia alkatie izen zalez tabernakoa, ba gero erdi-pariente be bai nirie be bai ta gero ba, lagundutiarren lagundu ein biher jakon /bixakon/ hareri ba-ta zeuzer tabernan, baia ezebez. Ta jentie gero bertan be, afarixek eta aingeruk prest eoten zin, baia askok Andra Marire edo beste lekuta eskapetan euren. Ta ba ez zan Makaurreko probaderoak ez zuen erresultetan, ez zuen erresultetan, ez dait zegaittik.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia