Morga (Bizkaia)

Aita 26 hilabetez kartzelan, PNVko zinegotzi izateagatik

Aita 26 hilabetez kartzelan, PNVko zinegotzi izateagatik <p>Aita eta ama painelu zuria makila puntan ipinita itzuli ziren etxera frontearen beste aldetik. Geroago, aitak 26 hilabete kartzelan egin behar izan zituen, PNVko zinegotzia izana zelako. Eta, aita bezala, zinegotzi eta alkate ohi asko kartzelan eduki zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita eta ama painelu zuria makila puntan ipinita itzuli ziren etxera frontearen beste aldetik. Geroago, aitak 26 hilabete kartzelan egin behar izan zituen, PNVko zinegotzia izana zelako. Eta, aita bezala, zinegotzi eta alkate ohi asko kartzelan eduki zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ama ta aitxe bitxartien?
- Ama ta aitte gero hurrungo egunin etor zien, ze ya ha frentiek atrapata eon zan lez hau gure zera. Ze nire barrioa altu dau eta etor zien, gero Fiketik etor zien ba oiñez. Etzera sartu zien, ordun ba, pañelue zurixe-edo ixeten zan ta soldauek ha ba. Soldauek eureñe etor ezkero, ez dotsuen /etsuen/, ondo hartzen dotsuen /hartzentsuen/. Osake hemengo ta francotarrak, ondo hartzen dotsuen /hartzetsuen/, edozein. Ta harek be ya egune zabaldu zanien, etor zin pañueluek-edo erakutsitte ba. Oseake zeindde ba, baia harek, ba, Bilbon atrape dotsuzen /atrapetsuzen/, honek frentiek-eta. Han holan zertu zen. Ta gero aitte be, aittek be hogeta sei hillebete egin zittuzen /eittuzen/ gurin kartzelan, zera izen zan-ta. PNVkoa ixen zan, ta orduen zeretik eon zan, osake aiuntamentun kontzejala izen zan. Eta nire aitten moduen hango alkate ta ixen dienak, danak pagau eben kartzelan. Esauten eben, eurek ez dekiela […], baia han klaro, Francotarrak edo horrek nire aittek konteten ostezan. Eurek ez ebela ezer iñori, ez ziela zertu, motiborik zertu, emon. Baia uzaba gurie izen zan, Sagastikue esaten jakona, propietarixo handixe hemeretzi etxe-edo euki zittun Morgan, eta harek ein zittuzen /einttuzen/ beran suhiñe ta batzuk Gernikeko zerien afilieu. Osake zeretik, Francon zeretik. Eta handik atrape zittuzela gure aittek esaten eban, horrek atrape dotsola /atrapetsola/. Ez eurek eiñeko denuntzixetik. Ta lehena holan koisten dotsiezan. Ez euken euki zertan esan zerik-eta. Zera-ta joan ta han, fitxeroan koisten dotsiezan-ta ta handik. Ta pentseten otsuen, baia ez, ez.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia