Panderojole eta bateriajole erromerietan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Erromerietan panderoa, bonboa eta bateria jotzen ibilitakoa da Josetxo izeneko soinulari batekin. Morga inguruko herri eta auzoetan ibiltzen zen hari laguntzen. Erromeria asko egiten zen sasoi batean baina gero galtzen joan ziren. Jende multzo ikaragarriak biltzen ziren erromerietan.
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 23a
- Iraupena: 0:15:51
- Erref: MOR-001/029
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Musika , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
- Eta nungo erromerixetan ibiltzen ziñen ba, zu joten?
- Ni ba Morgan. Morgako erromerixetan. Gero, San Juanen ta han Fike ondoan eitten zan. Paresitan beiñoz jotan ibillite nau. Eta holako zeretan. Haxeaz beti. Haxe lagunduten.
- Ta kobretan zendun ezer?
- Bai, bai, bai, bai. Emoten sotien niri orduen.
- Nok herrixek edo jentik?
- Ez, ez, ez, ez, ez. Erromedixen gero kobreu eitten zan orduen jantzan eittie. Eta berak, ni, eroaten ostena, ha bonboa jotiarren, ba emoten osten orduen, ez dakit zemat? Bost edo sei ogerleko-edo, orduen ba asko ixeten zan. Eta nik bai, nik orkestan be, orkesti gero eoten zan, ekarten euren beti saxofoie ta horrek, zerakoak Mungixetik-eta. Eta neuk zera joten nuen, baterixe. Ta ha bestie, soiñolarixe ixen zan ona, Josetxu. Bueno!
- Ta baterixe be bai, jazzbana-eta?
- Ba, ba, ba, bai.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!