Morga (Bizkaia)

Morgak herri-baso gutxi

Morgak herri-baso gutxi Morgak pare bat herri-baso du bakarrik. Inguruko zenbait herrik, ostera, Errigoitik esaterako, asko. Horregatik udan abereak basora bota eta ondo mantentzen dira.
Tamaina:

Morgak pare bat herri-baso du bakarrik. Inguruko zenbait herrik, ostera, Errigoitik esaterako, asko. Horregatik udan abereak basora bota eta ondo mantentzen dira.
Proiektua: Muxikako ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
Data: 2010(e)ko uztailaren 23a
Iraupena: 0:01:08
Erref: MOR-001/031
Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Udala , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua

Transkripzioa

- Ta lehen be esan dozu aiuntamentuko kontuena-ta berbetan, herri-basoak-ta asko dauzela?
- Morgan? Keba, gitxi.
- Oin ya ez?
- Morgak herri-baso gitxi deko. Dekoz San Juanen deko, baia zemat? Zemat, ze arlo da, ba? San Juanek deko bat ta beste bat deko Arretxilluko zerien, beste baso bat. Ostantzien Morgak hemen herrixetan gitxien euko deu herri--basoak. Ez, ez, ez, txikerra ezta, ezpabeze, euki ez herri basoak. Osake, beste herri batzuk, esate baterako Errigoittik-ta ba hori, Otxolarreko, atzeko espalda guztixe ta han goixen ta dana euki dekiez, herri-basoak lehenau. Zoaz, horra Nabarra aldera ta ba, horko herrixek dekotsuez ba mendi osoak, herri- basoak. Ta hagaittik gero ganaduek eta han, han zerak, botaten dittuez ta han sostenitten dittuez ude guztixen. Ostien Morgak ez deko herri-baso, gitxi, gitxi deko, herriko terreno gitxi.

Egilea(k): Karmen Gisasola



Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia