Elorrio (Bizkaia)

Pinuaren neurketa eta salmenta

Pinuaren neurketa eta salmenta Salerosketa erregateoa ohikoa zen. Garai baten begira ere ere saltzen zen, baina aspaldian neurtu egiten dira. Gerrian eta alturan. 2005 inguruan egin zuen prezio onena pinuak. Beti izan ditu gorabeherak. Aspaldian asko jaitsi da.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Salerosketa erregateoa ohikoa zen. Garai baten begira ere ere saltzen zen, baina aspaldian neurtu egiten dira. Gerrian eta alturan. 2005 inguruan egin zuen prezio onena pinuak. Beti izan ditu gorabeherak. Aspaldian asko jaitsi da.

Transkripzioa

-Tirabira haundixa egoten zan? Erregateo haundixa?
-Klaro haundixa. Arreglau be ez makiña bat bidar. Eta beste bateana juen be bai.
-Eta kalkuluak zela etaratzen dittu bai jabiak eta bai erosliak, "honek piñudi honek hainbeste jaukak edo".
-Ba neurtu ein bihar.
-Zutik dagon lekuan?
-Zutik dagon lekuan neurtu. Alturia puxkat gora behera ta.
-Ta zenbat neurtu? Zenbat? Ehun piñu badare, zenbatekin eitten da kalkulua?
-Ehun piñu badaukazek ehunak neurtu bixuek uno por uno. Ta alturia batzuei gutxiao ta gehixao ta gero promedixua. Tanto.
-Heuk ezautu dittuken tratuetan, begira egindako traturik bai, ala banan-banan neurtu die.
-Horrek lehenao eitten zittuan, oiñ berrogetamar urte-hirurogei urte eitten zittuan begira tratuak; Baiña oiñ eztok eitten begira tratuik. Oin danak neurtu uno por uno, [...].
-Ze prezio akordatzen jak heuri, aspaldi, e, lelengoko preziuak, kubikua zenbaten?
-Gu salduta gazek zazpirehun pezetan be ta. Año cincuenta y tantosian eta. Millan be bai.
-Gero?
-Gero hogeixen be bai ta. Ya aber.
-Diru gehixen ein daben sasoia zein?
-Diru gehixen ein daben sasoia? Izengo zan dos mil sinco-seis baten edo hor ein dxuan diru gehixen piñuak.
-Preziuan bai baiña proporziñuan? Poporziñuan oin dala berrogetamar urte diru gehixao ez?
-Etxakixat ba nik hori, orduan zenbat proporziñuan. Proporziñuan orduan gehixao eingo dxuan oin baiño.
-Noiz hasi zuan asko bajatzen piñua?
-"Ni idea". Piñuak euki [dxok] gora-behera-gora-behera-gora-behera. Nik etxakixat ba, nik ezautu jittuat hiru-lau bidar gorabeherak eta. Etxakixat ba nik noz.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia