Juan Ardanza Errasti

Elorrio (Bizkaia) (1927-2014)

Biografia

Aldape auzoko Maortua baserrian jaioa. Baserria erre egin zen 1971an eta etxe berria egin zuten leku berean. Aita etxekoa eta ama Berrioko Errasti baserrikoa. Sei neba-arrebaren artean bigarrena. Elorrioko herri-eskolan ibili zen txikitan. Gerra oso gertutik bizi izan zuen, beraien baserria Intxorta mendiaren magalean dago-eta. Aita, etxeko ganaduekin, Sopuertara joan zen gerra-denboran, eta neba-arreba guztiak etxean geratu ziren amarekin. Baserriko ohiko beharrez gain, Elorrioko zerrategi batean egin zuen lan bizi osoan. Ondo ezagutzen zituen basoko eta zerrategiko lanak.

Zintak

KodeaDataProiektua
ELO-036 2010 Elorrioko ahotsak
ELO-151 2005 Elorrioko toponimia

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Pinua sartu, zaindu eta bota Bideoaren ikonoa
2 Pinuaren neurketa eta salmenta Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Basomutilak Bideoaren ikonoa
4 Pinua zuritzen eta mozten Bideoaren ikonoa
5 Paoka eta txorromorroka; txirrinkolia Bideoaren ikonoa
6 Tronpa (xiba) Bideoaren ikonoa
7 Gerra hasiera Bideoaren ikonoa
8 Milizianoak jana erostera Bideoaren ikonoa
9 Aita Sopuertara ihesi ganaduak hartuta Bideoaren ikonoa
10 Mutikoak gerra-lekuraino Bideoaren ikonoa
11 Gerrako hegazkinak Bideoaren ikonoa
12 Gazetan bonba batek gizona hil Bideoaren ikonoa
13 Gauez errotara Bideoaren ikonoa
14 Arrazionamendu-kartilla Bideoaren ikonoa
15 Trukea errioxarrekin Bideoaren ikonoa
16 Irina lortzeko bideak asmatu behar Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia