Morga (Bizkaia)

Ezkontza bazkariko dantzaldi ikusgarria

Ezkontza bazkariko dantzaldi ikusgarria <p>Euskal Herriko txapelketa antolatu zuten Galdakaon. Aurrez, ezkontza bat zela eta, sekulako ikuskizuna eman zuten Artxandan Santik eta han bilatutako dantza-lagunak ekinaldi inprobisatuan. Berdin-berdin egiten ei zuten biek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Euskal Herriko txapelketa antolatu zuten Galdakaon. Aurrez, ezkontza bat zela eta, sekulako ikuskizuna eman zuten Artxandan Santik eta han bilatutako dantza-lagunak ekinaldi inprobisatuan. Berdin-berdin egiten ei zuten biek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero hori kanpeonatu ipin zuen /ipintzuen/ zerien, Galdakanon. Galdakaoko grupue, Andra Mari, joan zien nire lehengusueñe, ia jantzarixek onenak Bizkaixen nortzuk zeiñek dizen. Soiñolaixek jakin daki, soiñolaixek, ikusi eitten deu zeretik eta nor.
- Emaztea: Zerin ikusi otsun, bodan.
- Bodan bai. Boda bat euki gendun Artxandan, nire loba bat eta hori, Joxefina dauko ixena, zerekoa, oniño bixi de, zera, Andrakakoa. Harek jantzan zerien-ta. Bodan nik panderoa be joten nuen. Panderoa joten, beraaz joan nitzen ni, lehengusuaz. Neure buruei esanda, esan netsen baze: “bodara etorri biher dozu /biozu/ Rufino” esan netsen. Ta: “bai, bai, joango naz. Eta zuri, ez dotsut kobrako ganera” esan osten. Ta: “bueno, ondo dau. Ta panderoa neuk joko dot” esan netsen, ta ba: “zertu biher dogu /biou/-ta”. Bueno, aurrera hari, nire jantza-laguneri esan dosto /esantso/: bera, Morgara doala bodara ta ni be bai, bodarik daukeu geuk be-ta. Haur, haren lobie ta nire lobie ixen zin ezkondu zienak. Eta Begoñan, Begoñan ezkondu ta bueno, ni pandero joten ta soiñu joten bestie, trikitilaixe. Ta bodie euki gendun, Artxandan ta han, korru bet-edo jo gendunien, esan osten: “Santi, igual zu, -ikusitte euki osten lez ni harek jantzan, lehengusuek- igual jantzan ein guruko dozu Santi?”. Ta: “ba, igual egin be” esan netsen nik. Ta harek andrik eitten deu zeure modu-moduen. Eta bueno, joan nitzen ta “ra”esan netsen ba andriai: “Zer, lagunduko dotezu jantzan?” esan netsen nik, eta “bai” esan osten. Ta hartu boltsie eta abarketak atara zittutzen poltsatik, preparata. Eta “aiba!” pentse neuen. Ta bueno, jo euen jo oskun zerin. Bai, neu be ikeraute itzi osten. Igual-igual ein be bixok. Matamatikue ez da, ta hutsik ezetan bez. Eta ein gendun eta gero, kanpoan ein biher dala /bidala/. Kanpoan ein gendun Artxandan. Bueno zapatu edo ez dakit ze ixen zan eta batu zan, bi mille lagun batu ez bazin bertan gu ikusten jantzan! Ta ein gendun kanpoan be korrue-ta; gero hortik etor zan, hona konkursoetako zerak, etor jatazan zerak, ordun hasi nitzen atzera.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia