Morga (Bizkaia)

Ezkondu ostean dantzan egin barik urtetan

Ezkondu ostean dantzan egin barik urtetan Ezkonduta gero luzaroan egon zen dantzan egin barik. Andrakako Rufino Arrola soinularia lehengusua zuen. Haren herrira hurbildu eta han jarri zen berriz dantza munduarekin harremanetan. Berrogeitaka urteak zituen ordurako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ezkonduta gero luzaroan egon zen dantzan egin barik. Andrakako Rufino Arrola soinularia lehengusua zuen. Haren herrira hurbildu eta han jarri zen berriz dantza munduarekin harremanetan. Berrogeitaka urteak zituen ordurako.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta holan konkursotara herri batetik bestera joaten ziñen, baia zein zan holan gehixen gustetan jatzune edo politxena edo leku politxena-edo?
- Oin aspalditxun, oin gero, ni luzero eon naz ezkondu nintzenien gero, luzero eon naz ni jantzan ein barik, urte askotan. Eta bueno, gero, bai, fabrikan ibili nitzen ta fabrikan neure lagun batek esan osten berari jantzan soltin gustetan jakola asko, ikustie. Ta esan notsen: “makinatxo bat eiñikoa nok ni ba” esan netsen ba. “Ez da ixengo egixe?” esan osten. Ta: “Bai, bai, baia oin ya, urte askotan be ez dot ein jantzan”. Ta bueno. Euki noben lehengusue, Andrakan soinularixe, Gerniken haxe hasi zen hor urrixen, akabue ta hasi zanien, lelengo trikitalarixe haxe izen zan, hor ibiltten zana, Rufilo Arrola. Eta esan osten nire fabrikeko lagunek: “koño, ba Andrakara joan biher dogu /biu/. “Ta zetan?” esan netsen ba, eta “jantzan eitten eta Rufiñoaiñe-ta”. “Neure lehengusue da Rufino” esan netsen-ta. “Koño ba”. Joan gintzezan, Mungixen hartu bost edo sei txuleta handixek zerien; ta han, tabernie euki dogun lez, ba txuletak-eta bi ekarri ostezan jantza soltin holan dabizenak, Larraurikoak bi, ekarri ostezan berak, neuaz jantzan eitteko. Eta bueno, joan gintzezan ta nik ba oñogan bastante gazte egon nitzen, ordun berrogeta zazpi-zortzi urte-edo, holan euko nittuzen eta joan gintzezan, ta esan netsen lehengusuai: “hamen gatozek ba ia jantzan edo zozer”, ta “bai, bai, bai, joko dogu soiñue” esan osten. Itzela izen zan ha ta ona, solti joten terriblie izen zan nire lehengusue. Eta bueno, gero hasi gintzezan ta hareik niri kolorerik bez horrek Larraurikoak. Ibillikoak izen zien jantza konkursoatan-ta. Eta esan ostien ba ze nik ba tokadiskoan bateaz-edo ba jantzan egunaro eitten dotela. !Bai! astixe zagok, egunaro jantzan eitteko! Etzin, biherrien ta fabriken, ta bueno…” Eta bueno, holan pasa zan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia