Gernika-Lumo (Bizkaia)

Elai-Alaikoekin, mugaz bestaldera joan zen

Elai-Alaikoekin, mugaz bestaldera joan zen <p>Bere auzoko Ezkurdiatarrekin "Cuatrobancos"era joan zen ezkutatzera bonbardaketan. Gurasoekin batu eta Landaberdera joan ziren; gau hartan arrautza frijitua jan zuela du gogoan. Handik, Bilbora joan ziren eta Gordexuelan batu ziren Segundo Olaetak gidatzen zuen Elai-Alaiko kideekin. Santanderren Bordelerako itsasontzia hartu zuten. Bere familiako hiru joan ziren beraiekin Frantziara. Hainbat euskaldun batu ziren ipar Euskal Herrian. Beraiek Parisera joan ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-077-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere auzoko Ezkurdiatarrekin "Cuatrobancos"era joan zen ezkutatzera bonbardaketan. Gurasoekin batu eta Landaberdera joan ziren; gau hartan arrautza frijitua jan zuela du gogoan. Handik, Bilbora joan ziren eta Gordexuelan batu ziren Segundo Olaetak gidatzen zuen Elai-Alaiko kideekin. Santanderren Bordelerako itsasontzia hartu zuten. Bere familiako hiru joan ziren beraiekin Frantziara. Hainbat euskaldun batu ziren ipar Euskal Herrian. Beraiek Parisera joan ziren.

Transkripzioa

- Kruzita: Nik eta neure barrixokoak, gure dot /guot/ esan lagunek, Ezkurdianak. Ordun Ezkurdiatarrak euki eben ultramariño bat. Ta eitten zan karameloak malbabiskoak-eta eurek eitten ebezan. Ta haren alabakaz ni izen nitzen lagune. Bonbardeo egunien be harekaz egon nitzen Cuatrobancosen. Harekaz joan giñen merixendiegaz, haren krixediegaz ta Cuatrobancosen hartu oskun bonbardeoak. Ta gero bonbardeoa akaba zanien, ni bakar-bakarrik eon nitzen. Ez nekixen nun dauen ama, aitte, iñor bez. Bakar- bakarrik.
- Jesus: Galdute, danon moduen.
- Bueno baiña han, salbeta egon ziñen?
- Jesus: Bai, hobeto. Hori bai.
- Kruzita: Baia ene, handik pasetan zien abioiek. Ene, hurre-hurretik, gure hurre-hurretik. Ta gu baiño apurtxu bet beherau, arbolan azpixen eon zien kuadrille bat. Zortzi hil zien han, zortzi, ta gu salbeu ein giñen, Jainkoari eskerrak. Ta gero klaro, nonora joan biher. Topa nebazan ama-ta, topa nabezan. Ta gero joan giñen Landaberdera ta han jan gendun arrautze prijidue. Arrautze prijidue akordetan naz ni horregaz. Ta gero ya handik Bilbora. Ta gero Bilbon, radixotik deittu eban Segundo Olaetak, ba atzera gure dabela formeu, lehen izen eban, hamen euki ebazan jentie, ezta grupoa? Ta gero joan giñen Gordejuelara, Segundo Olaetagaz, nire aizte zaharrena ta beste nire neba bat, neu baiño zaharraue zana. Hiru joan giñen gure familitik. Ta gero handik Santanderrera joan giñen barkue hartzen. Ta Santanderren hartu gendun barkue ta joan giñen Burdeosera. Ta gero Burdeostik Sant Jean de Pied-de-Port-rra joan giñen. Han eon zan zure amuman, Sant Jean de Pied-de- Port-en, berak esan ostan /esostan/ han eon zala bera be. Ta gero gu handik joan giñen ya grupoa Elai- Alai bakarrik. Hamen gu giñen asko: Mungixekoak eta Bilbokoak eta andereñoak umiekaz. Asko egon giñen han. Ta gero gure grupoa bakarrik, gernikarrak, joan giñen Parisera.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia