Kruzita Etxabe Garro
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1930)
Biografia
Ocho de enero kalean jaio zen 1930. urtean. Ama Aulestikoa zuen eta aita Zumaiako Oikiakoa. Etxean, 8 neba-arrebatatik seik egin zuten aurrera eta beraiekin hazi zuten beste lehengusu bat ere. Bere aitak tailer bat izan zuen Gernikan bonbardaketara arte. Umetan, Otazuaneko eskola partikularrean ibili zen Bareñorenera joan arte kontabilitatea ikastera. Bonbardaketak "Cuatro bancos"en harrapatu zuen lagun batzuekin; gauez Landaberdera joan ziren eta handik Bilbora. Bilbon zeudela, beste hainbat gernikar bezala Gordexuelara joan ziren handik Santanderrera joan eta Frantziarako bidea hartzeko. Segundo Olaetaren gidaritzapean Elai-Alaiko kide bezala Parisera joan zen eta 27 hilabetez egon zen kanpoan; Kruzita izan zen joan zirenetatik bigarren gazteena, zazpi urte baino ez zituen-eta. Bonbardaketa ostean, bere gurasoek bere senarra izango zenaren jaiotetxean bertan txabola bat eraiki zuten etxebizitza eta denda bertan ezarriz. Gerora, Erdikokalera joan ziren eta bertan zabaldu zuten Peio Etxabe denda ezaguna: baserriko produktuak saltzen zituzten gehienbat. Bere senar Jesus Kortabitartegaz batera egin zitzaion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-077 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-078 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute