Gernika-Lumo (Bizkaia)

Dendan, zapan borlak egiten, josten...

Dendan, zapan borlak egiten, josten... Kruzita Otazuaneko eskola partikularrean eta Bareñorenean egon zen kontabilitatea ikasten. Jesusek ere bertan ikasi zuen kontabilitatea. Beranduago josten ikasten ibili zen. Etxeko dendak zapan borlak egiten zituen. Denda gutxi zeuden sasoi hartan eta asko saltzen zuten. Gerora denda zegoen lekuan "Omago txiki" taberna jarri zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-077-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kruzita Otazuaneko eskola partikularrean eta Bareñorenean egon zen kontabilitatea ikasten. Jesusek ere bertan ikasi zuen kontabilitatea. Beranduago josten ikasten ibili zen. Etxeko dendak zapan borlak egiten zituen. Denda gutxi zeuden sasoi hartan eta asko saltzen zuten. Gerora denda zegoen lekuan "Omago txiki" taberna jarri zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kruzita, zu eskolan nora joan ziñen?
- Kruzita: Ni hamen eskolan lelengo joan nitzen Otazuarena. Eskola partikularrera, Otazuarena. Ta gero handik Otazuanetik, han ibil nitzen ez dakit zenbat urte Otazuanien, ta gero joan nitzen Bareño kontabilidadera. Bareñok Santa Klaran euki eban. Ta gero Iruña goixen, han txoritokixen euki eban, ta hara. Hau be joan zan hara nigez, hara kontabilidadera.
- Ba Iñaki be bai, Solaguren?
- Kruzita: Iñaki be, bai. Bai.
- Orduen, hirurok batera joan ziñien?
- Kruzita: Bai, batera joan giñen.
-Ta, gero biherra ein zendun hortik zuk?
- Kruzita: Ez. Ez dot iñoz ein. Beti dendan etxien. Ez dot ein, Gero, kosturera hasi nitzen Errenterixen, Pilar Ajuriarenera. Zure tia, osea Gregori be han ibilli zen, nigez josten. Josten ikesten-ta. Ta gero ba, dendan laguntzen: zapak, borlak eitten genduzen zapantzako; ze, ekarten ebezan zapak konpontzen. Igual ya gastaute-ta. Ekarten ebezan dendara ta borlak ein biher. Ta, nik eitten nebazan borlak, dendan.
- Jesus: Gorrixek!
- Kruzita: Hori etxien lagundu ahal dala.
- Eta zelan eitxen zien zapan borlak?
- Kruzita: Gero gure amak, oseake aittek eitten eban zuletu zapie ta gero gure amak euki ebazan herramintta batzuk, eta harekaz kolokau hamen borlak.
- Jesus: Josi, josi.
- Kruzita: Begixen… ta asko ekarten ebazan konpontzen-ta holan. Barrixek be saltzen genduzen. Mantak be bai. Ta mantak be josi eitten ebien, eitten gontsen goixen, holan, lana gorrixegaz. Ta, ha erakutsi eusten niri amak, eitten. Sasp txarrien, ze beti mantak josten ta denporarik be ez olgetan joateko. Ta gero hori, ta dendan, orduen, bai.
- Jesus: Taillerra, taillerra josten.
- Kruzita: Orduen ganera asko saltzen zan dendetan. Denda gitxi eon zien. Denda asko be ez-ta. Asko, baserrittarrak, baserrittarrak gehixen euki eben dirue be. Eurek ekarten ebezan plazara saltzeko-ta. Ta bueno, atara eban gure amak bizimodue eurrera.
- Dendie noz arte euki zenduen?
- Kruzita: Ba dendie euki gendun, gero bakizu Omagito ta ez dakizu gauzak, Erdiko kalien? Ha ixen zan dendie, gurie. Erdiko kalien Omagito dauen lekuen.
- Jesus: Bueno, Omagito ez da oin.
- Kruzita: Oin dau esto, Bolibar. Bolibar haixe. Haxe Bolibar zan gure dendie.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia