Gernika-Lumo (Bizkaia)

Jolasak, paperezko pilotak...

Jolasak, paperezko pilotak... Umetako jolasak: "a marros", tabak... Gaur egungo umeek gauza asko zituzten, beraiek ez zuten jostailurik. Kruzitak erregeek partxisa eta eskolarako maleta ekarri ziotela gogoratzen du. Pilotak paperez egiten zituzten. Pasealekuko arkupeetan esku-pilotan aritzen ziren mutilak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-077-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako jolasak: "a marros", tabak... Gaur egungo umeek gauza asko zituzten, beraiek ez zuten jostailurik. Kruzitak erregeek partxisa eta eskolarako maleta ekarri ziotela gogoratzen du. Pilotak paperez egiten zituzten. Pasealekuko arkupeetan esku-pilotan aritzen ziren mutilak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Olgeko zenduen?
- Kruzita: Bai ene! Nik asko jolastu dot, asko. Primeras, Segundas-ta, Marros-da. Asko.
- Marros?
- Kruzita: “A marros” redondel batzuk eindde ta bota pelotie bota, ta korriduten hartu orduko-ta. Horrek geuzek, ene! Orduen ganera, ezta…Oingo umiek, dekez bizikletie, este hau bestie, baloiek onak danak. Orduen? ya-ya, ez gendun euki horrek geuzek. Jugetiek, ni akordeten naz ni azkenengo urtie ein nabenien, inozente, Erregiek pentsa nebazan…Ez naben jakin orduen Erregiek nortzuk dizan. Ta egin ostien /eistien/ partxis bet. Ipiñi eisten /ipiñesten/ Erregiek eta maleta, egurrezko maleta bat eskolarako.
- Askok hori bez e!
- Kruzita: Haxe.
- Jesus: Pelotoie.
- Kruzita: Oingo umiek gure daben guztixe deke: ordenadorak olgetarako, mobille, ene!
- Jesus: Lehen fubola. Pelotoie, pelotoie ta pelotoie.
- Bai, zuek bai?
- Kruzita: Ta pelotak be igual laniagaz eindde-ta.
- Jesus: Papelagaz be bai. Zapatak apurtu arte. Zapatak be merke eon zien, antza; ni ez naz akordetan, baia. Ta, gero, pues…
- Papelegaz?
- Jesus: Bueno, papelaz ein bolie ta lotu kordela.
- Kruzita: Papelagaz lotu.
- Jesus: Astelehenetan, platanuek ekarten eben, ta holako paper berde bat, lodixe eukitten eban. Eta hareri begire, begire, pelotoie eitteko. Gero, hori txirlora antzekoa, platanoan artien etorten zan. Haregaz bete eta benga! Ez zan egon, ez pelotarik ez ezebe. Benga! Gero eskure bai, pelotaka han arkupietan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia