Donostia (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Umetako jolasak <p>Aingeru kalean bizi izan da beti. Auzoan denak ezagunak ziren, eta elkarrekin egiten zuten jolas. Kaikoekin ere bai, gurasoak arrantzale familiakoak zituelako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-003-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aingeru kalean bizi izan da beti. Auzoan denak ezagunak ziren, eta elkarrekin egiten zuten jolas. Kaikoekin ere bai, gurasoak arrantzale familiakoak zituelako.

Transkripzioa

- Ni beti bizi izandu naiz este... "Calle Angelen". Papeletan jartzen du ni hor jayua naizela. Hori galdetu diazu, nun jayua naizen, baiño beti bizi izandu naiz gaztetan "Calle Angelen". Bertan dao. Bata bestian aldamenian.
- Eta nolakua zan kalia? Nola gogoratzen dezu?
- Bueno, oso este... kale xelebria da zeatikan exkaillerak ditu tartian!
- Eta zuek txikitako jolasak eta...
- Jolasak, ba, beti han inguruan. Beti korrika ez genun iñungo peligroik eta ez ezer ta... Bertan inguruan ibiltzen giñan.
- Orduan, kuadrillak eta ze izaten zian auzoko umiak eta...
- Auzoko... bai. Auzoko jendia bai. Gaiñea danak ezaguera haundiya gendun danak. Betiko jendia zan. Familiyak urtetan leku berian bizi izaten zian ta danak oso. Bai, konfiantzako jendia dana...
- Eta auzokuak?
- Bai, bai, bai.
- Eta Parte Zaharrekuak eta...
- Bai, danak.
- Eta portuko jendiakin'e bai edo?
- Noski. Nere ama portuan jayua zan.
- Arrantzalia. Arrantzale...
- Arrantzalen alaba.
- Bai, bai. Eta...
- Nere aita ere arrantzalia zan.
- Bertan Donostiyan'e bai edo Hondarribiyan?
- Hondarribiyan arrantzale ta Donostin'e bai.
- Bai, bai. Eta zu txikitan orduan

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia