Donostia (Gipuzkoa)

Beti auzoan

Beti auzoan <p>Gutxi irteten zen Parte Zaharretik, izebaren etxera eta San Juanetako feriara. Haurrak bakarrik ibiltzen ziren kalean. Auto gutxi zeuden.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gutxi irteten zen Parte Zaharretik, izebaren etxera eta San Juanetako feriara. Haurrak bakarrik ibiltzen ziren kalean. Auto gutxi zeuden.

Transkripzioa

- Zure rekuerdo ta oroitzapen guztiyak eta Parte Zaharrekuak dia?
- Bai, danak. Danak, Parte Zaharrekuak. Ni juxtu-juxtu ikasi nuen nere arreba bat ezkondu ta San Bartolome kalea bizitzea jun zan. Ta haren etxeako biria ikasi nuen Kontxan barrena ta pixkat zuzen... zuzen juten giñan, eta...
- Baiña bestela...
- Eta gero, gaiñea, hemen San Juaanetan eta hemen feriyak eta jartzen zituzten. Eta orain, 'Plaza Centenario' ta Arabako Plaza o enparantza nahi dezun bezela [esan dizuten hortan] feriya jartzen zituzten. Ta haraiño juten'e bagenekigun.
- Baiña gutxitan ez?
- Bai. Ez giñan galtzen! Gaiñea, orduan trafiko gutxi zeon, eta usten ginduten... lasai xamar usten ginduten. Oain, berriz, haurrak ez dia /eztia/ bakarrik uzten. Ez dao /eztao/ uzteik.
- Hori da. Ta leheno bai?
- Leheno bai.
- Behin lau-bost urtekin...
- Bai, bai, bai. Gure gixa ibiltzen gian.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia