Jabier Amunarriz Andonegi

Donostia (Gipuzkoa) (1924)

Biografia

Donostiako parte zaharrean jaio (Gaztelubide kalean) eta bertan igaro du bizitzarik gehiena. Aita hondarribitarra zuen, gazterik Donostiara joan eta bertara ezkondutakoa; ama donostiarra zuen. Bederatzi anai-arrebaren arteko gazteena izan zen. Gerrak ume zela harrapatu zuen, 12 urte zituela. Bere anaiak Saseta batailoian sartu ziren (PNVkoa) eta berak ihes egin behar izan zuen, gurasoekin batera. Lehenbizi Bermeo eta Algortara, eta handik Ziburura, untziz. Gerra bukatu arte hantxe bizi izan ziren. Donostiara itzuli eta Real Sociedad taldeko idazkaritzan lan egin zuen zenbait urtez. EGIko isilkako taldean sartu zen, Francoren aurkako propaganda banatuz, eta 1949. urtean berriro alde egin behar izan zuen Iparraldera. Hantxe ezkondu zen eta bere lehenengo 3 alabak ere bertan jaio ziren. Euskadi Irratiko esatari lanetan aritu zen, harik eta 1960. urte inguruan Donostiara itzuli zen arte. Aita eta anaiak arrantzaleak zituen eta berak ere itsasoko lanetan jardun zuen jubilatu arte. Elkarrizketan bere alabak, suinak eta emaztea ere azaltzen dira.

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-003 2009 Donostiako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aurkezpena Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Umetako jolasak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Beti auzoan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Garraioak: sagardoa, ikatza, egurra Bideoaren ikonoa
5 Hondartzako eta kaiko bainuak Bideoaren ikonoa
6 Bainatzeko tokiak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Kaiko lanak Bideoaren ikonoa
8 Lehengo Donostia eta Santo Tomas Bideoaren ikonoa
9 Donostiako festak Bideoaren ikonoa
10 Karmenak eta euskal jaiak Bideoaren ikonoa
11 Errepublika garaiko giro politikoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Errepublika garaiko kultur giroa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Batzokia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 Familia abertzalea Bideoaren ikonoa
15 Ikastola Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
16 Don Migel Muñoa Bideoaren ikonoa
17 Beste eskolak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
18 Gerra iritsi zen Bideoaren ikonoa
19 Anaiak frontean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
20 Frantziatik Iparraldera Bideoaren ikonoa
21 Buelta Donostiara Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
22 Anaiak Langileen Batailoietan Bideoaren ikonoa
23 Erbesteratutako haurrak Bideoaren ikonoa
24 Iparraldeko giroa Bideoaren ikonoa
25 Makiak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
26 Isilkako lanak Bideoaren ikonoa
27 Iparraldera ihesi Bideoaren ikonoa
28 Emaztegaia atxilotze-arriskuan Bideoaren ikonoa
29 Ezkondu eta irratian lanean Bideoaren ikonoa
30 Irratiaren funtzionamendua Bideoaren ikonoa
31 Euzkadi Irratia itxi ondoren Bideoaren ikonoa
32 Irratiko langileak Bideoaren ikonoa
33 Donostiara bueltatzeko paperak Bideoaren ikonoa
34 Lana: Realeko bulegoak eta arrantza Bideoaren ikonoa
35 Sasoi hartako Reala Bideoaren ikonoa
36 Reala: sarrerak eta jokalariak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia