Donostia (Gipuzkoa)

Batzokia

Batzokia <p>Batzokia bulebarrean zegoen (gaur egun Kuskulo gozo-denda): Euzko Gaztedi, Euzko etxea... Antzerkia Antzokian egiten zen. Dantza egiten ibili zen batzokian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-003-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Batzokia bulebarrean zegoen (gaur egun Kuskulo gozo-denda): Euzko Gaztedi, Euzko etxea... Antzerkia Antzokian egiten zen. Dantza egiten ibili zen batzokian.

Argazkiak

Transkripzioa

-Eta Batzokia nun zeon?
-Hemen, bulebarrian.
-Bakarra zeon Donostian?
-Bai, hasieran bai. Bueno, antiguotarrek ere bazuten bere biltokiya, e. Baiñon Donostiko Batzokiya bulebarrekua zan.
-Nun zeon, gutxi gorabehera? Oain, e…
-Hemen e… zea, gure gibeleko aldian... este, zenbakiya ez dakit, ez dizut esango, baiñon orain nola dao…
-El Reloj kafeteri hortan…
-Goxodenda, hor arkupetan.
-Hori da, bai: Kuskulo, bai. Eta El Reloj kafetegiaren ondoan.
-Hor zan… bihan zeon e… “billares”. Lehendabiziko bizitzan zeon Euzko Gaztedi. Bigarrenian, Euzko Etxea, Batzokiya. Eta Euzko Gaztedi´re Batzokikua zan, baiñon zeon departamentutan. Ta gero jendia bizi zan, gaiñekuetan.
-A, bai?
-Bai.
-Etxia zan?
-Etxebizitzak.
-Eta ez zeukan e… antzokirik edo horrelako sala haundirik ero…?
-Ez, han ez, horregatik este… Teatrua iten zanian, iten zan e… batez ere santamasetan, Teatro Printzipalan. Eta beste… jai hoiyetatik aparte, zea, Kurtzalian.
-Eta zu aritu ziñan, antzerki ta horrelakoetan?
-Antzekia iten ez, baiñon dantzan ikasten-eta bai.
-Bertan, Batzokian?
-Bai, bai.
-Eta zure anai-arrebak eta?
-Danak. Nere familiya... danak zian abertzaliak eta...

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia