Elgoibar (Gipuzkoa)

Non jolasten zuten; errekan itotakoak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-022-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Non jolasten zuten. Eliza osteko bolatokian, Toletxen, errekan, futbol zelaian… Euren denboran errekan ito ere egin ziren zenbait herritar.

Transkripzioa

- Ta [gure] zea, ta hamen, hoixe, gaztiaotan Elgoibarren gauza bat euki dau, horixe, errekia ederra. Gero hemen e… gero, oin esaten debe eze: "Jolin, e… umiak eta..." Lehenaokuan [itten…] umiak ez dake barren iñun jolasian eitteko lekurikan. Oin pelotoiakin plazan eitten debe. Guk pelotoiakin bote bi eitten bagenduzen, jo-ta "echando puñetas" bialtzen ziguen hortikan. Baiña plaza txikixan, oin e… ganauak eta… plaza txikixan. Hor bestia, bola-tokixa, hemen eliza atzian. Hor ere baitta. Toletxen. Hau e… Hor badao, e… zera, hau e…
- Maalan esaten dozu?
- Bai, Maalan e…
- Antzoki inguruan?
- Bai, ez, Aranana izandakuan taillerra ta […]. Han dana zera, zelaixa, kanpofubola ta gero, ba, esan dodana errekan ba, bueno, errekan… Ta Elgoibarren, nere akorduan, hiru-edo itto zian bakarrikan.
- Errekan?
- Bai. Bat hementxe, geure edadekua, neure edadekua. Zaharrak-eta jun-edo zerian ta sartu e… zerian, hemen e… zubixan… ta sartu hor, ta itxuria, dijestiua kortau ta horixe hil zan.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia