Andoain (Gipuzkoa)

Marroka jolasten

Marroka jolasten <p>Marroka nola jolasten zuten azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-027-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Marroka nola jolasten zuten azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Marroka eo esan diazu lehen. Ze joku zan hura?
- Marroka?
- Hoi zer da?
- "A los marros". Hoi zan, hoi izaten zan "esto" itten genun, nola esango dizut nik: hau da kamiyua, ezta?
- Bai.
- Ta hemen kamiyuan paretan kontra hola, itten nun aiba "raya" bat, hola. Kuadro bat, kuadro haundi bat. Eta han eoten giñan, han jartzen giñan hiru hirun kontra eo lau laun kontra. Han jarrita. Ta geo buelta guztin, hola bueltan, zea buelta haundi bat in ta tokik, tokik hola, "Aiba! Zea bat jarri, harriya eo, bat jarri hor! Han beste bat, hor beste bat, eta hor beste bat eta geo. Ta itten zan batek urrutitikan pelota bota, pelota bota ta pelota jo. Ta bestiak han zauden ta pelota aidian harrapatzen baldin bazun, harek irabazi itten zun. Jotzen zunak galdu. Ta haik barrena, ta bestiak kanpoa.
- Ordun barrenian eon behar zan.
- Bai, barrenian eon bihar zenun, irabazteko... batzuk barrenian eon bihar zuen. Jotzen dunak eta haren launak barrenian eon bihar zuen. Bestiak, berriz, pelota botatzen zunak, pelota botatzen zunak hua kanpuan baiño haren hiru launak kanpuan "a ver" bestiak jotzen zun pelota harek harrapatzen zun hola, harrapatzen zun. Ta harrapatzen baldin bazun, haik irabazten zuen. Ta harrapatzen ez bazun, ba, pelota jo zunak korrika joaten zan aurrena aurreneko harria ta handikan beste harria. Ta bestiak pelota hartzen zunian, ba, hua harritik harria zihuan bezela pelota botata jotzen baldin baziyon galdu iten zun.
- Beisbola eo holako tankerako, baiño [...].
- Pelotakin, pelotakin.
- Pelota nolakua zan?
- Pelota normala, pelotik ez baldin [...], askotan itten genun paiñolua korapillua in, pañoluan korapilloakin igual itten gendun ta.
- Hoi marroka.
- "A los marros".

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia