Gernika-Lumo (Bizkaia)

Bonbardaketa ostean, Peioneko denda zabaldu zuten

Bonbardaketa ostean, Peioneko denda zabaldu zuten Kruzitaren etxekoak, bonbardaketa ostean, Bilboko Sombrereria kalera joan ziren. Handik, bera Frantziara joan zen eta gurasoak Aulestira, senitartekoen etxera. Beranduago, Jesusen jaiotetxea zegoen tokian, bere gurasoek txabola bat eraiki zuten: denda, ezkaratza eta gela bat jarri zuten. Handik Erdiko Kalera joan ziren eta han zabaldu zuten denda berria, "Peio". Baserrirako produktuak saltzen zituzten: abarkak, zapak...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-077-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kruzitaren etxekoak, bonbardaketa ostean, Bilboko Sombrereria kalera joan ziren. Handik, bera Frantziara joan zen eta gurasoak Aulestira, senitartekoen etxera. Beranduago, Jesusen jaiotetxea zegoen tokian, bere gurasoek txabola bat eraiki zuten: denda, ezkaratza eta gela bat jarri zuten. Handik Erdiko Kalera joan ziren eta han zabaldu zuten denda berria, "Peio". Baserrirako produktuak saltzen zituzten: abarkak, zapak...

Transkripzioa

- Kruzita: Ta gero joan ziñen, este, nire ama-ta lelengo Bilbora joan giñen. Ta Bilbon eon giñen. Hamen, gernikar batek esan oskun: “Ba nire nobixiek-eta deke etxie Sombrererian. Ta eurek joan biher zielez /bizielez/ Begoñara, gure bozu etxie-eta”. Etxe ederra, Sombrererian eon giñen denporan. Gero, gu joan giñenien Gordejuelara, nire ama-ta joan zien Aulestiara. Han Aulestin euki gendun aittitte-ta tiak-eta euki genduzen ta Aulestira joan giñen.
- Jesus: Klaro, ama Aulestikoa da-ta!
- Kruzita: Bai. Eta gero gure ama etorten zan astelehen guztixetan plazara Gernikera saltzen abarkak-eta geuzek, jeneroa saltzen. Ta gero ein gendun Gerniken txabola bat.
- Jesus:
- Kruzita: estaziñoan. A, bai, klaro.
- Jesus: Bertan etxien. A, bueno, ez. Ni bizi nitzen etxien. Ni bizi nitzen.
- Kruzita: Bai. Hau bizi zan lekuen.
- Jesus: Han behien, klaro.
- Kruzita: Ta han txabolan dendie, ezkatza ta habitaziño bat atara eben. Ta halantxik atara eban bizimodue. Ta gero joan giñen Erdiko Kalera. Gero, Erdiko Kalien euki gendun dendie.
- Eta dendiek ze izen euki eban?
- Jesus: Pedro Etxabe.
- Kruzita: Peionekoa. Pedro Etxabe zan, baia gure dot /guot/ esan, la de Peio ”La tienda de Peio”, danak. Peionekoak.
- Zeren dendie zan?
- Dana izen zan, baserrittarrak-eta.
- Jesus: Abarkak…
- Kruzita: Mantak, ganaduek mantak-eta, zapak eta gero oiñetakoak, gomazko oiñetakoak gaztienak eta abarkak; abarketak asko. Ene, abarketak saltzen genduzen, montoie, abarketak asko. Asko saltzen eban, gure amak asko saltzen eban. Kliente asko euki eban gure amak, baserrittarrak.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia