Gernika-Lumo (Bizkaia)

Ezer barik gelditu ziren, baina lana beti

Ezer barik gelditu ziren, baina lana beti Bonbardaketan zuten guztia galdu arren, ez zuten goserik ezagutu. Kruzitaren gurasoek denda jarri zuten eta Jesusen aitak notariotzan jarraitu zuen beharrean. Gerraostetik urte batzuetara notariotzan behar asko egon zen. Presoak ekarri zituzten Gernikara eraikin berriak eraikitzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-077-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bonbardaketan zuten guztia galdu arren, ez zuten goserik ezagutu. Kruzitaren gurasoek denda jarri zuten eta Jesusen aitak notariotzan jarraitu zuen beharrean. Gerraostetik urte batzuetara notariotzan behar asko egon zen. Presoak ekarri zituzten Gernikara eraikin berriak eraikitzeko.

Transkripzioa

- Bueno, orduen eurrera urten zenduen?
- Kruzita: Holan urten gendun aurrera. Ta Nik Jaingoikoari eskerrak, ez dot paseu goserik esaten dabena batzuk, gosie. Nik ez dot paseu.
- Jesus: ezta geuk bez. Notarixe osorik plante zan, geldittu zen ta aitte bizi izen zan, segidu zen ta gero, biher gitxi baiña astiro-astiro-astiro-astiro ha be eurrera. Eurrera bota gendun.
- Kruzita: Klaro. Gero ta biher gehixau. Etxiek eitten zan ta gero etxie saldu ta.
- Jesus: Zenbat eta etxe gehixau ein, gehixau saldu te biher gehixau. Bueno.
- Zuen aittek sasoi baten, gerraostien biherra topera, zuen aittek?
- Jesus: Bueno, gerraostien ez. Gerraostien, apurtute eon zan dana. Gero urte batzuk barru, ya hasi zenien eitten etxiek. Ze karo, hemen eon zan Gernike geldi ba bost-sei urte ezebe ein barik, gitxienez. Gero, “Debastadas”ekoak etorri zien, harek presoak. Harek eon zien hor Agustiñotan.
- Kruzita: Bai, presoak ei eben hamen, etxiek-eta, Erdiko kale guztixeta presoak ein eben. Grazixek hareri.
- Jesus: Grazixek? Bueno, grazixek. Harek izen ez bazien be, beste batzuk be eingo eben. Baia beno, dana dala. Bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia