Usurbil (Gipuzkoa)

Gerraostean, gerrikoak baino hobe tiranteak

Gerraostean, gerrikoak baino hobe tiranteak <p>Estraperlo asko egiten zen Plazaolako trenean. Etxean bazuten irina txikitzeko makina; goseari aurre egin zioten. Garai hartan ez zeuden gerrikoak, tiranteak baizik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Estraperlo asko egiten zen Plazaolako trenean. Etxean bazuten irina txikitzeko makina; goseari aurre egin zioten. Garai hartan ez zeuden gerrikoak, tiranteak baizik.

Transkripzioa

-Garai hartan estraperloa eta baziren?
-Bai.
-Eta zuk ezagutzen dozu baten bat hor ibiltzen zana edo? Zertan egiten zan estraperlua?
-Hor asko behintzat hemen Plazaolako tren hortan ibiltzen ziela uste det hor. Hor asko.
-Eta zer ekartzen zuen?
-Ogiriña edo, ez dakit ba nik.
-Eta zuek goseik gutxi pasa zenuten ordun?
-Guk baiño gehiogoko askok behintzat bai. Gurian talua edo besteik ez bada iriña edo ez bazan, etxian txikitzeko makina bazeon eta. Artua edo deitzen ziyen zea bat itten zan eta.
Joxe: -Morokillua ta.
-Zer zan morokillua?
-Esniai botata jeneralian jaten zan.
Joxe: -Artua irindu be gehiegi. Osea, oaindikan artua gehiyo iriña baiño. Ta hua bota ta "morokillua" esaten zitzaion.
-Ba ordun zinturik ez zan saltzen, zinturik ez, dana tirantiak gerrin galtzak geratuko balin bazien. Ni neroni eguerdin bazkal aurretikan behintzat galtzai heldu eziñikan. Tiranteik jantzi nahi ez, ta behin bazkaldu ezkeo hor nunbaitt. Ni plakua, gu bi amaiok baiño plakuagoik ez huan eongo Usurbillen. Joe, bazakat fotografi bat hor.
-Emaztea: -Bere besuak belaunak baiño beherago, luzego.
-Fotografia bazakat nik hor.
-Gero erakutsi.
-Bai, erakutsiko dizuet, erakusteko modukua da eta, tripa haundiik be.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia