Gernika-Lumo (Bizkaia)

Parisko oroitzapen onak

Parisko oroitzapen onak <p>Urte bi baino gehiago zen Parisen Kruzita Elai-Alaikoekin. Beste gernikar batzuk lehenago heldu ziren. Gernikara heldu zirenean, herriko bandak egin zioten harrera. Oso gustura egon zen bertan. Taldeko bigarren gazteena izan zen. Parisen txalet batean bizi ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-077-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urte bi baino gehiago zen Parisen Kruzita Elai-Alaikoekin. Beste gernikar batzuk lehenago heldu ziren. Gernikara heldu zirenean, herriko bandak egin zioten harrera. Oso gustura egon zen bertan. Taldeko bigarren gazteena izan zen. Parisen txalet batean bizi ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zenbat denporan egon ziñen?
- Kruzita: Han, horrek gitxiaue. Xixili Mintegia-ta ariñau etor zien.
- Jesus: Zuek, zenbat? Urte bi, ez?
- Kruzita: Urte bi paseu.
- Jesus: A, paseu?
- Kruzita: Paseu, urte bi? Hogeta zazpi hillebete-edo, holantxik. Hogeta sei? Urte bi paseu eon giñen, esto Frantzixen. Baiña horrek batzuk etorri zien ariñau: Arrienekuek be bai, Xixili ta aiztie be bai, batzuk. Gu azkenengo etorri giñen ta Gerniken errezibidu oskuen! Bandiek urten oskun estaziñora. allege giñenien.
- Ta bitxartien familiko barik?
- Kruzita: Familiko barik, gu hirurok. Ta beste batzuk be bai. Bakarrak be eon zien, han.
- Jesus: Grupo handixe, baia.
- Kruzita: Grupo haundixe, e! Asko, ez dakit nik fijo,¡ zenbat eon giñen, baia asko egon gintzezan. Baia batzuk bakarrak. Presen Alberdi be bera bakarra; alaba bakarra zan- ta.
- Eta gustora egon ziñien Parisen?
- Kruzita: Gustora. Niretzako Segundo Olaeta ta andrie zien aitte ta aman modukoak. Aitte ta aman modukoak. Jente hobarik ezin leike topeu. Guretzako izen zien!
- Orduen, aktuaziño asko-ta eitten zenduezan, ezta?
- Kruzita: Ganera ni izen nitzen beran alabie gaztiau, ostien ni gaztiena izen nitzen.
- Jesus: Umie.
- Danetatik gaztiena?
- Kruzita: Danetatik gaztiena izen nitzen. Beran alabie gaztiaua ni baiño, baia ostien, neu gaztiena danetatik. Bonbardeo egunien, zazpi urte eitteko, hogeta seigarrenien izen zan-ta maietzien batien. Ta gero zazpi urtegaz joan giñen Parisera. Joan nitzen ta bestiek egon zienak, bederatzi-hamar urte gaztienak. Neu nitzen gaztiena danetatik.
- Orduen akordu onak dekozuz?
- Kruzita: Onak dekotaz. Nik Parisekoak onak dekotaz. Ta gero joan giñen urtiek paseute gero, Bitorregaz joan giñen. Ze gu eon giñen Saint Jean Pied-de-Port. Saint Jean de Pied-Port esan dot. Edo [Bi…man]. Ta han eon gintzen ya denpora guztien, hantxe. Parisen ein genduzen ez dakit zenbat denpora, Presenek dakiz horrek danok: zenbat denpora Parisen ein gendun. Danak dakiz hak. Ta gero joan giñen hara. Ta joan giñen bisittetan, hamendik autobus bet, grupoa joan giñen hara. Ta gugez ibiltten zan ha, gure mutillekaz-ta olgetan, fubolien ibiltten zan ha alkatie zan. Bertako herriko alkatie. Ta zelako rezibimientue ein oskun /oskun/ han orduen be? Ene! Emon oskuen bazkari bet eta bueno, bueno itzela! Ein gendun /eingun/ bieja bat! Ta gu egon giñen etxien, txalet batien eon giñien bizitten; ta oin, han txaletien eon zan “artes oficios” bez, baia holan erakusteko geuzek.
- Jesus: Eskolie edo?
- Kruzita: “Era como un…Sí”. Akademie izetie lez baiña biherrak eittekoa: puntoa te geuzek. Oin ez zan izen etxebizitzie ez zan izen. Izen zan osea, eskola bat izetie lez.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia