Gernika-Lumo (Bizkaia)

Eskolako "kalbak" eta maisuak

Eskolako "kalbak" eta maisuak Karmeldarretan 7-8 urtera arte egon ziren mutilak, gero pasealekuko eskoletara joaten ziren. "Kalbak" egiten zituzten noizean behin. Behin futbolean jolasten joan ziren eta maisuak harrapatu egin zituen. Don Manuel Alonso, don Mauro Garan eta don Feliciano aipatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Karmeldarretan 7-8 urtera arte egon ziren mutilak, gero pasealekuko eskoletara joaten ziren. "Kalbak" egiten zituzten noizean behin. Behin futbolean jolasten joan ziren eta maisuak harrapatu egin zituen. Don Manuel Alonso, don Mauro Garan eta don Feliciano aipatzen ditu.

Transkripzioa

- Karmelittetan mutillek be egon ziñien?
- Bai, mutillek be bai.
- Askorik ez, ezta? edo
- Gaztiek. Ba umiek; Ba zazpi-zortzi urtera artien. Gero handik, eskolatara pasetan giñen. Bai.
- Eta gusture eskolara?
- Keba! Hoba kalien. Kalbak-eta eitten gendun baia, nozipeñien. Nozipeñien bai. Eta gero aittek: ñooo!
- Kalba asko?
- Ez, asko ez. Keba! Nozepeñien.
- Kruzita: Lehen kalbak-eta eitten zien e!
- Oin, eitteko moduen?
- Jo baten hara, oin Idiga dauen lekure, hara fubolera atsalde guztixen joan giñen. Ta bagatoz etxerantz ta maixue. “Mekauen!” Geixorik gauzela errekadue bieldu te gero Ba bueno, beragaz- ta: “hombre, los enfermos aquí vienen”.
- Nor zan hori maixue?
- Alonso. Manuel Alonso, don Manuel Alonso. Ona, bueno ta gero, don Mauro be bai, don Feliciano. Bueno, Don Feliciano gerrie pase ta gero eon da. Alabie, hor bizi de. Don Felicianon alabie, hor bizi de. Don feliciano be maixue izen zan gerra sasoien.
- Kruzita: Ta Mauro be bai.
- Don Mauro.
- Mauro Galán?
- Mauro Galán, “sí”. Bai. Ta hantxe.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia