Morga (Bizkaia)

Aita Larrinagan preso 26 hilabetez

Aita Larrinagan preso 26 hilabetez Aita Larrinagan egon zen preso hogeita sei hilabetez. Auzokoa zen falangeko burua, eta salatzailea bera izan zela esaten zen; baina gero ondo portatu ei zen eurekin. Errakuntzak denok izaten ditugula dio. Horrelakoak herri guztietan gertatu ei ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita Larrinagan egon zen preso hogeita sei hilabetez. Auzokoa zen falangeko burua, eta salatzailea bera izan zela esaten zen; baina gero ondo portatu ei zen eurekin. Errakuntzak denok izaten ditugula dio. Horrelakoak herri guztietan gertatu ei ziren.

Transkripzioa

- Ta zure aitxe kartzelan ze egon zan, Bilbon-edo?
- Bai Bilbon eon zan, Larrinagan.
- Hogeta sei hilliek?
- Hoeta sei hillebete. Osea gerrie paseute. Eon zan ta bueno. Gero ba, apurken-apurken ba joan zin gauzek, ba, normalizetan-ta ahaztuten-ta. Ahaztute ta gero ba…
- Ta zelan hartu bien indultoa,ba edo?
- Indultoa, ba orduen herrittik, herrixek eta orduen, ba falanjie ta bestie ta orduen zer asko eon zan. Ta hor euzokoa ixen zan, “jefe falange”, alboko etzekoa. Eta ha be biher ixen /bixen/ zan ba, denuntxizeu edo esaten euren behintzet. Baina gero, gutzat gizon ona izen zan. Gizon ona izen zan eta ba, baia ekibokaziñue danak eukiten duut a hoixe dau ba. Baia, pentseu harek, bera be kartzelan egonekue ixen zan lez, pentseu gure aittek eta aiuntamentu be bai, ze ez zan ixen horrek. Eta holan ez, gu Morgan. Baia hori herri danatan, kontixu pasa zan hori. Ta baten batek ixen biher deu /bideu/ konzejal.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia