Morga (Bizkaia)

Maisu-maistra guztiak erdaldunak

Maisu-maistra guztiak erdaldunak Maisu-maistrak egoten ziren herrian. Valladolid, Jaen, Zaragoza..., euren jatorria; denak erdaldunak. Irakasle euskaldun bakarra ezagutu du, gerra aurretik egondakoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Maisu-maistrak egoten ziren herrian. Valladolid, Jaen, Zaragoza..., euren jatorria; denak erdaldunak. Irakasle euskaldun bakarra ezagutu du, gerra aurretik egondakoa.

Transkripzioa

- Ta maixue edo maistrie edo ze, abadie edo ze eukitte zenduen?
- Ez maixu-maistrak. Bai maixue eukitten gendun guk. Maistrie be bai, euki gendun uneka baten, maistrie be, Valladolidkoa. Eta gero ba maixuek. Zaragozakoa be egon zan. Ta gero, bueno, ni ez nitzen ibilli haraz, baia beste bat eon zan, Jaenekoa-edo.
- Emaztea: Erderarik batek eitten be itxi bez batek, sikeran.
- Ez. Ba, orduko kontuek.
- A, bai? Ta erderaz edo euskeraz eskolan?
- Gu geuk euskera, baia bertan erderaz, euskeldunik ez zan egon-ta. Esan gure dot /guot/ maixu-maistraik euskeldunik ez dot, bat ezetu dot, gerra aurretik eon zana. Ostantzien danak ixen dire Murziakoak, Jaenekoak edo Zaragozakoa ta holan, ixen die danak kanpokoak.
- Ta zelan etorten zien haiƱ urrunetik, Murziatik-eta?
- Leakaburun oin egon dana, Gordo, ba Leonekoa ixen da ha, be gure mutillekaz egon dana.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia