Arrasate (Gipuzkoa)

Eskola erdaraz, doktrina euskaraz

Eskola erdaraz, doktrina euskaraz <p>Nazionalak sartu zirenean berreskuratu zituzten errepublika garaian kendutako doktrina ikastea eta gurutzeak. Doktrina beti euskaraz ikasi zuen. Juanitok ez du abaderik ezagutu eskola barruan, ez Errepublikan ez eta Francoren denboran ere. Garai bietan eskolak erdaraz jaso zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-153-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nazionalak sartu zirenean berreskuratu zituzten errepublika garaian kendutako doktrina ikastea eta gurutzeak. Doktrina beti euskaraz ikasi zuen. Juanitok ez du abaderik ezagutu eskola barruan, ez Errepublikan ez eta Francoren denboran ere. Garai bietan eskolak erdaraz jaso zituen.

Transkripzioa

-Gero, gerria agertu zanien, ta, ba, nazionalak hamen sartu zienien, Francon tropak hemen sartu zienien, ia emuten zan "catecismo" ta.
-Ta atzera kurtziak, ta atzera eta…
-Ifiñi zittuen barriro bai. Ta gero mezetara ta be jueten gitzen domeketan, danok formal mezetara.
-Ta Errepublika garaixan faten ziñein mezetara?
-Ez, ez.
-Mezetara be ez?
-Bai, jueten gitzen, mezetara jueten gitzen, baiñe eskolatik ez. Geure konture. Ta parrokixan auen abare bat, Don Rafael Heriz. Don Rafael. Hori zan, esto, nazionalistie zan. Nazionalistie. Holan, errespetu guztia. Gero desterrauta egon zan. Ta hak emuten uskun /emuteuskun/ dotriñie, esaten zan, e. Katezismue. Badakitzu zela hasitten zan. “-Kristaua al zara? -Bai jauna, kristaua naiz, Jaungoikoari eskerrak.“ Horixe akordetan naz lenengoko zeroi. Ta beste gauza asko.
-Oseake orduen doktriñia euskeraz?
-Dotriñia euskeraz betik. Eskolatik urten hamaiketan eta dotriñara jueten gitzen neska-mutillok. Egunero.
-Hori Franco etorri eta gero?
-Errepublika denporan be bai.
-A, Errepublika denporan be bai doktriñie eitten zebein?
-Bai, ta gero Francon denporan eskolan emuten zan, relijiñue ta “catecismo“ ta horreik, eskolan emuten zien.
-Francon denporan doktriñie euskeraz edo erderaz hartu zebein?
-Dana erderaz, erderaz. Bueno, parrokixan mezie ta hori dana euskeraz baiña parrokixan ia ez zan emuten dotriñie, Francon denporan.
-Ta doktriñie bera be, abaria faten zan eskolara?
-Ez.
-Maisuek berak?
-Maisuek berak. Francon denporan bai, maisuek berak. Abareik ez zan sartzen. Nik ez dot /eztot/ ezautu abareik eskolan, ez Republika aurrien, ez Republika denporan, ta Francon denporan be ez, eskolara ez zien sartzen. Bai, maixue bera.
-Ta zu eskolan hasi ziñanien, ia Republika denporan, eskolak euskeraz edo erderaz hartu zittuein?
-Errepublika denporan euskeraz… digo erderaz, dana erderaz! Errepublika denporan be bai. Dana erderaz. Liburu guztiek erderaz.
-Ba hemen Arrasaten eskola batzutan euskeraz ikasi ebein.
-Ez naz akordetan ni Arrasaten. Baiña Santa Agedan ez.
-Abadetxeko eskolan ta.
-Santa Agedan ez.
-Batzokikuek ikastolan ta…
-Garagartzan ez, Garagartzan…
-Zuek orduan erderaz jaso zebein?
-Erderaz dana, dana erderaz.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia