Juan Leibar Guridi

Arrasate (Gipuzkoa) (1926)

Biografia

Gesalibar auzoko Elezgarai baserrian jaio zen. Bost urte zituela, Loratoki etxera joan ziren, Ospitaletik gertuago, aitak bertako ortu eta lorak zaintzen zituelako. Aita auzoko Enauzketa (Erenuzketa) baserrikoa zen, eta ama Uribarri auzoko Goiru baserrikoa. Garagartzako auzo-eskolan ikasi zuen seitik hamabi urtera arte. Gero Eskoriatzako Marianistekin ikastera joan zen, Eskoriatzako Bainuetxean. Marianistekin jarraitu zuen urteetan, ikasketak eta irakaskuntza tartekatuz, hamazazpi urtez. Elorrio, Soria, Madril, Igorre, Iruñea, Suiza, Cadiz eta Marokoko seminario, ikastetxe edota unibertsitateetan ikasi edota irakatsi zuen. Pedagogian Lizentziaduna, 29 urterekin Arrasatera itzuli eta Eskola Profesionalean hasi zen lanean. Jose Maria Arizmendiarrietarekin batera TU-Lankide aldizkaria sortu zuten Eskolan. Arrasateko ikastolaren sorreran parte hartu zuen, eta Jose Lekuonarekin elkarlanean Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako herrien monografikoak idatzi zituen, historia, geografia, pertsonaia ezagunak eta abar aztertuz. Jose Maria Arizmendiarrietaren aurrenengo biografia idatzi zuen, eta Pedro Biteri Arana (filantropo arrasatearra), eta Angiolillo-rena (Canovas del Castilloren hiltzailea) ere idatziak ditu. Uribarri auzoko Erguin baserriko Mari Lurdes Balzategirekin ezkondu zen. Hiru alaba dituzte.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARR-153 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ARR-154 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Fidel Castro jaio zen egunekoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Aita Santa Agedako lorezain Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Elexgarain jaio eta mutikotan Loretokira Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Ehunetik gora ikasle gela batean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Eskola erdaraz, doktrina euskaraz Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Meza latinez, sermoia euskaraz eta gazteleraz Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Eskoriatzako marianistekin desfilatzen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Santa Agedako frontea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Mutikoak instrukzioa egiten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Aitaren baserrira babes bila Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Marianista ikasketak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Arratiara maisu Bideoaren ikonoa
13 Abadea ez zen, maisua bai Bideoaren ikonoa
14 Arrasateko Eskola Profesional Politeknikora Bideoaren ikonoa
15 Juanitoren etxean beata bat Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia