Arrasate (Gipuzkoa)

Ehunetik gora ikasle gela batean

Ehunetik gora ikasle gela batean <p>Garagartza auzoko eskolan ibili zen, Don Ciriaco Jauregi maisu ospetsuarekin. Sei urtetik 14 urtera bitarteko ehunetik gora neska-mutil zeuden maisu horrekin, gela batean. Juanito eskolan hasita zegoela, errepublikanoek gurutzeak eta doktrina irakastea kendu zituzten eskolatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-153-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garagartza auzoko eskolan ibili zen, Don Ciriaco Jauregi maisu ospetsuarekin. Sei urtetik 14 urtera bitarteko ehunetik gora neska-mutil zeuden maisu horrekin, gela batean. Juanito eskolan hasita zegoela, errepublikanoek gurutzeak eta doktrina irakastea kendu zituzten eskolatik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta zu eskolan han ibili ziñan?
-Ni ibilli nitzen Garagartzako eskolan.
-Garagartzako eskolan.
-Bai. Maixue izen zan oso famatue, Don Ciriaco Jauregi. Don Ciriaco Jauregi Arraburu. Don Ciriaco. Ta gu ibilli gitzen eskola baten –oin be han dau eskolie baiñe oin tabernie da- ibilli gitzen ehun ta piko neska-mutil. Neskak eta mutillak.
-Garagartzan? Ehun ta piko?
-Bai. Ehun ta piko. Ehun ta piko. Ta xei urtetik hamalau urtera. Ta danok maixu bateaz.
-Eta gela baten?
-Gela baten, bai. Gela auen eskuadra moduen, eskuadra moduen, ta alde baten auzen neskak eta beste aldien gauzen geu. E? Eskuadra moduen. Ez, nahastute ez gitzen ibiltten neska-mutillok. Neskak alde baten ta mutillok bestaldien. Baiña danok aula baten, sala baten.
-Maixu batekin ehun ikasle?
-Maixu batekin. Ta xei urtetik hamalau urtera. Asike pentsaizu. Ta danok formal e, ez pentsau han oingo moduen mutikuek rebelde edo maixueri zeozer esan edo, joe, errespetu bat! Bueno, formal danok, errespetu haundixaz. Ta ikesi, ba, beste eskolatan ikesten zan moduen. Leiru, “las cuatro reglas“ esaten zana, gero, geografia zeozer be bai, kaligrafia, lektura, ta horreik. Ba eskola guztietan ikesten zien gauzak.
-Ta zu zeu be sei urtekin hasi ziñan eskolan?
-Sei urtekin.
-Oseake, sei urtekin, hogeita hamabixan, republikan, ezta?
-Xei urte zan… ba hogeita hamabixan. Orduentxe... ni sartu nitzen ta ondion eskolan krizufijue ta amabirjiñan irudia han auzen. Orduentxe kendu zittuen, e. Horreaz akordetan naz. Ta ia, ba, gero errelijiñue, katezismue-ta ez zan emuten.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia