Azpeitia (Gipuzkoa)

'Don Quijote' eta irakurketa

'Don Quijote' eta irakurketa <p>Irakurtzen, idazten eta geografia ikasi zuen. <em>Don Quijote de la Mancha</em> liburua zuen irakurtzen zuten gelan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Irakurtzen, idazten eta geografia ikasi zuen. Don Quijote de la Mancha liburua zuen irakurtzen zuten gelan.

Transkripzioa

- Ze ikasten zenduen hemen Urrestillan?
- E?
- Ze ikasten zenduen, doktrina o?
- Ze ikasten zan? Joño, ze ikasten zan? Ba letzen, irakurtzen, letzen, eskribitzen ta hoixe, base natural hoiek. Letzen ta eskribitzen ta. Gero mapie haundiye eoten zan ta mapan´e "aquí está esto, Guadalajara". Hamen zera dao, Valentzia, hamen Sevilla ta geografía zea hori.
- Euskeraz hitzik itten bazenduen?
- E?
- Euskeraz hitzik itten bazenduen, kastigun bat?
- Ez.
- Hala uzten zizuen?
- Uzte uzte eztakit uzten zun, baiño hitz eitie izengo gendun. Gu mutil kozkorrak erderaz ez gekigun ta! Hitz eitie izengo gendun euskeraz. Ta gero bere liburue zun 'Don Quijote de La Mancha', zea liburu haundi bat da, holakoxe loriye. Jartzen giñen ileran hure pupitrin hola, hure bea erdiyen dala, ta ileran jartzen giñen zazpi o zortzi mutil, bakoitzek liburu bana hartu ta hure irakurri in ber, zea. Ta "A ver tú! Empieza". Ta letze zun ta gero uste ez zendula, "a ver tú!", esaten zun ta aber segitzen ziyozun o ez ziyozun /etziyozun/ haren lektura horri. Ta batzuk segitzen ziyoben baiño beste batzuk... beste zea ta... Ta gero ordun badakizu.
- Ordun´e kastigue.
- Zeoze kastigue, bai ba. Hola.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia