Donostia (Gipuzkoa)

Beti mutil artean

Beti mutil artean <p>Pilotan jokatzen zuten. Baserriko jolasak. Gordeketan. Mutilez inguratuta. Ama Portutxora joaten zen tranbia hartzera; aurretik, orraztu egiten zuen. Aitonak aitari esaten zion umeak eskolara bidaltzeko. Eskolan, tratu gogorra. Makila.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-095-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pilotan jokatzen zuten. Baserriko jolasak. Gordeketan. Mutilez inguratuta. Ama Portutxora joaten zen tranbia hartzera; aurretik, orraztu egiten zuen. Aitonak aitari esaten zion umeak eskolara bidaltzeko. Eskolan, tratu gogorra. Makila.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Geo pelotan jokatu bihar zuela /bihartzuela/, pelotan gu… anaiyakin, ordun dena, gaztiak dena. Geo anaiyan launak, eta etortze(n) zian denak basarria. Jai goizetan, eguartian eta batzutan kartetan, bestian kaniketan... bestian gordeketan… Gordeketan poto zar bat jartzen giñun, redondo bat, eta neska, aldamenian neska zan, ta besteik ez zan /etzan/ han´e. Eta dena ordun, ne denboan zan dena mutilla. Neska gutxi.
-Eta zu mutil…
-Ta ni, ni mutil tartian hazi naiz. Ni, esate (d)izut ba. Mutilla bihar nula neonek´e. Hala esate(n) zian amak: “Hi, neska, mutilla biha hunan”. Bai, intentziyo hartan eingo zenduan, geo esaten nun nik… intenziyua, baiño neska atea! Eta hala behintzat ibiltze(n) giñen e… eskolatik etorrita ta […]. Gaiñekuan aittak eta… Juteako ordun garai hartan […] izaten zian, eta amak… amak ite(n) zun Donostia, goizeko sei t´erditako Portutxoa eamaten zun esnia, txanelian pasa ta bestaldea tranbia pasatze(n) zan. Ta Portutxo esate(n) giñun, ta hara. Zai egoten zan, aitta eta biyek jute(n) zien; aittak launtzen ziyon amai, ta tranbia hartzen zunian aitta etxea etortze(n) zan. Baiño ama Donostia jute(n) zan. Aittona, goizian jakita, baiño ama bost eta erditako… mototsak nitun, eta e… orraztu itte(n) zian mototsak. Eta geo jeisten nitzanian, klaro aizu, eukiko nun zimak bastante harruak eta hoik arpegiya garbitzen nunian hoik hola jartzen nittun hola tente, eta han jute(n) giñen korrika eskola, beatzik paiño lenuo jun biharko! Ta aittonak esate(n) ziyon aittari: “Hi, motell, eskola bial hitzak /bialtzak/ umi hoik, e!”. Nik alde iten nun, e! Nik ez nun… anaiyai esate(n) (di)yo, baiño nik… gu ordun ganauakin ta ez giñan hameste ibiltzen. Gero gelditu in giñenian, ni bakarrik, ordun bai, ganau… dena in, baatza eta ganau ta etxian ta /da/, iñor etortze zan ta otorduk eta dena. Eta azkenian behintzat aittonak esate(n) zion. “Bai, bai. Gaur ez takit pa hoikin… bate(n) (b)at geldituko balitzake…”. Ta aittona, ne aitta hasi omen zan /omentzan/, ta aittonak esate(n) omen zun: “Ez, hik bialtzeko hoik eskola, e! Igual dik geo beste bi ordu pasatze badittugu´re”. Eta bialdu ite(n) zigun aittonak. Bai, nik bestela alde ite(n) nun neonek, e. Nik baatzan ordun garai hartan gazte... behiyan aurrian ibili in behar izate(n) omen zan ordun; jiratzeko...
-Itaurren?
-Itaurren, bai. Bai, eta hala ibili nitzen... geo anaiya ibili zen eskolan, baiño harri partikularrak ein ta /da/ al dun guziya in ziyon ne anaiyai, ze horri, anaiordeko horri, baiño kosta in ziyon /intziyon/ eskolan, e, zeatzia.
-Gustatu ez.
-Gustatu ez iten. Ez gustatzen. Eta geo tratatu´re ordun gogor ite(n) zuten maixuak eta, e!
-Bai, gogor?
-Bai, bai. Eta maixtrak ere bai, oso.
-Jo-ta iten zuten ala...?
-Nei ez ziaten hola jo ta ez takit ne anaiyai jotzen ziyotela batzutan, ta bakizu eskutan zun horrekin danba igual emate(n) baizuten.
-Ta makilla eukitzen zuten ala…?
-Bai, bai, makil bat holako motx bat eukitzen zuten eskutan. Ta harrekin eozein iminziyua o zeak iten zitun, mobimentuk, eta akordatzeako danba igual jo o... Hola jarrita´re jotze(n) omen zitun. Batzuk hola ere igual egote(n) omen zien /omentzien/ leziyua ez bazuten ikasten ta /da/.
-Eta zuek neska eta mutillak elkarrekin?
-Ez, alkarrekin ez. Ez.
-Eskola bat zan, baiña…
-Bat zan, baiño bi. Goiyen eta bihan. Gu goiyen ta /da/ mutillak bihan.
-Zuek maistrakin?
-Gu maistrakin, bai. Donostin, bai, maistrakin.
-Donostikua baiña dana erderaz.
-Dena erderaz! Dena erderaz!

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia