Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskara eta gaztelaniaren elkarbizitza Lasarten

Euskara eta gaztelaniaren elkarbizitza Lasarten Eskolan dena gaztelaniaz egiten zieten. Lasarten euskara egiten zen gehienbat kalean, baina baita gaztelania ere. Euskara asko atzeratu zitzaion Gabrieli: izan ere, 14 urte zituela lanbidea ikastera joan zen Iruñera, orduan gerra hasi zen, eta gerora kanpoko jende asko etorri zen Lasartera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAS-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan dena gaztelaniaz egiten zieten. Lasarten euskara egiten zen gehienbat kalean, baina baita gaztelania ere. Euskara asko atzeratu zitzaion Gabrieli: izan ere, 14 urte zituela lanbidea ikastera joan zen Iruñera, orduan gerra hasi zen, eta gerora kanpoko jende asko etorri zen Lasartera.

Transkripzioa

- Baiño ez zizuen euskeraz iten ordun, erderaz iten zizuen?
- Bai bai, dana erderaz.
- Ta zuek eunero moldatzen al ziñaten?
- Bai, zeatikan erderaz, erderaz oso errexa da ikasten.
- Baiño Lasarten aitzen zan erdera kalian?
- Bai, bai, bai.
- Bai e?
- Bai, bai. Baiño ia general euskeraz. Baiño geo nahi euskera asko atzeatu zait, zeatikan ni hamalau urtekin joan nitzan ofiziyua ikastea Pamplona. Ya erderaz. Geo gerra atea zan. Iya dana erderaz. Geo gerra bukatu, honea etorri giñan. Hemen, lana leheno lana euskeraz zan ta geo hasi zan kanpoko jendia etortzen, total dana erderaz. Hemen urte asko izandu dia euskeraz ia ez zan aitzen. [...]. Usurbilen “por ejemplo” ta Zubitan kanpoko jendeik ez zeon ta euskeraz hitz eiten zan. Baiño hemen, hainbeste jende etorri zan kanpokoa, nahi ta nahi ez, dana erderaz. Eta oain ostea, hasi gea euskeraz. Eta euskera nei in zait asko atzeatu.
- Ez du ba ematen.
- Bai baiño, ez det ondo letzen ta zeatzen, euskeratik erdera pasatzen ta, asko kostatu; ezin det, ezin det.
- Hoi zailla da, bestela're?
- Ezin det, “o sea que” hasten naiz letzen, geo ze esan nahi dun erderaz ta nahastu iten zaizkit.
- Hoi nei’re bai e. Horreatik behintzat lasai eon.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia