Gabriel Nogues Martikorena
Lasarte-Oria (Gipuzkoa) (1920-2022)
Biografia
Lasarteko "Traperia" esaten zitzaion etxean jaioa. Bere aitona Kataluniatik etorri zen nonbait, eta trapero-lanetan jardun zuen Lasarten. Gabrielen gurasoak lasartearrak ziren. Arrebak jostunak zituen, eta bera sastre-ofizioa ikastera bidali zuten Iruñera. Han zela, ordea, gerra hasi zen. Bere familia sakabanatu egin zen, eta bera 17 urterekin bakarrik gelditu zen, senide batzuk Frantzian zituela eta beste batzuk berriz frontean gudari. Bera ere, lubakiak egiten lanean jardun ondoren, anaiei batu zitzaien, nazionalek preso hartu zituzten arte. Bera gaztea zen oraindik, eta etsaiek aske utzi zuten. Orduan, berriz, errekete bezala borrokatzera deitu zuten. Gerra bukatu zenean, Lasartera itzuli zen eta sastre gisa lan egin zuen, etxe azpian, jubilatu zen arte. Elkarrizketatu genuenean bere jaiotetxean bizi zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LAS-001 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute