Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Lasarteko baserritarren bizimodua

Lasarteko baserritarren bizimodua <p>Lasarteko baserritarrek lurrak eta ganadua zeuzkaten. Elizaren atzeko pozaderara joaten ziren baserrietako behiak ura edatera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAS-001-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lasarteko baserritarrek lurrak eta ganadua zeuzkaten. Elizaren atzeko pozaderara joaten ziren baserrietako behiak ura edatera.

Transkripzioa

- Ta baserritar hoiek, hoixe, baserritik bizi zian ta sorok eta dana beaienak?
- Bai, bai, bai.
- Bastante terreno eukiko zuen ordun?
- Bai, bai, bai. Eta hoi ganau hoi danak etortzen zian, hor zeon, zea, gosabera zeon. Gosabera ba al dakizu zer dan? Gosabera da behiyak eta edaten dittuen zea.
- Askan bat hola.
- Aska. Aska baiño aska, bueno, gosabera deitzen giñun; aska da, bai, aska.
- Baiño haundigoa bezela?
- Haundigoa bai. Eta basarri hoitako behiyak danak horrea etortzen zian ura edatea.
- Nun zeon hoi? Gosabera?
- Gosabera zeon, elizan atzian, nola dazkeu oain zeak, hor material batzuk utzita zean...
- Almazena.
- Almazena bezela, aiuntamientoko gauzak eta uzten dittuenak. Hor zeon. Ta Sastrautxetik eta handik horrea jexten zian ura edatea.
- Hor zuen itturriya? Gorago ez zeon iturrik, ordun?
- Ez, horrea etortzen zian edatea.
- Ta beste baserritakok?
- Beste baserritakuak eukiko zuen, ba erreka're bazeon ta.
- Ya.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia