Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Biziraupena helburu

Biziraupena helburu Trintxeran zeudela, bizirik irautea zuten helburu. Katalunian, Manresara sartu zirenean, hotz izugarria egiten zuen, baina pasa egin zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Trintxeran zeudela, bizirik irautea zuten helburu. Katalunian, Manresara sartu zirenean, hotz izugarria egiten zuen, baina pasa egin zuten.

Transkripzioa

- Ze pentsatzen zenduen han? Euritan zeundetela trintxeran sartuta, botak bustita. Zuen ilusiyok zer zian, e?
- Ba, nola esaten da erderaz "la supervivencia, supervivencia".
- Atera behar diat hemendik?
- Zeozer ein behar diau, zeozer in behar diyau hau zeatzeko, nolabaitte. Estalpia billatu, tapatu, nola, ze. Lo nola itten gendun? Zuri esan, “bueno, mendin gu gora jun giñan” ta nola bizi leike hola? Ba, bizi leike hau inda, "supervivencia". Gu Kataluñan Manresa, Manresa herri haundia da. Manresa aittuko zendun, Manresa. Hara sartu giñan "víspera de reyes" eta gabian eondu giñan, gabian hurrengo egunian herriya okupatzeko eta haize hotza; "mekauen la puta", lo in eziñik haize hotzakin. Geo, herria sartzeko pasa behar gendun "el río Llobregat, río Llobregat" ta pasa gendun hua jantzita, fusillakin, honeaiñoko urian. Egun guztiya erropa harrekin eta gabian hotzakin, erreketan zan pentsatu. Hoi danak pasa itten dia. Baiño hoi pasatzen dia, hogei urtekin, hogeita bost, hogeita hamar.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia