Lekeitio (Bizkaia)

Eskolan Primo de Riverarekin eta errepublikarekin

Eskolan Primo de Riverarekin eta errepublikarekin <p>Errepublika denboran zein aurretik, Primo de Riverarekin, ibili zen eskolan. Gurutzea kenarazi zuten errepublika etorri zenean. Lekeitiarrak ikurrina maite ei zuten, ez bandera errepublikanoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errepublika denboran zein aurretik, Primo de Riverarekin, ibili zen eskolan. Gurutzea kenarazi zuten errepublika etorri zenean. Lekeitiarrak ikurrina maite ei zuten, ez bandera errepublikanoa.

Transkripzioa

- Esan dozu kofradi zaharreko eskolan ibili ziñela?
- Bai ombre!
- Baiña zu eskolan errepublika sasoien ibili ziñen?
- Bai errepublika sasoin ta ariñaotik be bai.
- Ta ze, ze diferentzixa euen?
- Ba Errepublikie etorri zanian, hori kurtzixua, eskolan eon zan ta, kendu erain gaittuen kurtzixua, elixako kurtzixua kendu erain gaittuzen.
- Errepublikan?
- Bai
- Ta banderie?
- Banderia…guk beti geuria, ikurriñia geuria.
- A Bai?
- Ombre! Geuria ikurriñia. Hori errepublikanuak, errepublikanuak euki eben baiña guk lekittarrok geure ikurrintxua!
- Ta zu eskolan igual hasi, Primo de Riveragaz hasiko ziñen?
- Primo de Rivera euan ordun denporan, Primo de Rivera euan, Primo de Rivera ta horrek, hau be bai, ha, ordun… Primo de Rivera ta, nor zan bestia? A baiña euskalduna euan hamen, zantar handi bat. Zelan eukan berak? Ia gomutaten bajat.
- Ze Primo de Riveragaz batera?
- Bai orduntxe deporan euan ha. Bai, harek "estos son mis poderes" haunan karteletan ipiñitta.
- A bai? Zein zan ba?
- Akordauko jat ia...

Egilea(k): Olatz Urkiaga (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia