Julian Akarregi Aboitiz Zurdo
Lekeitio (Bizkaia) (1923-2023)
Biografia
Txitxarro kalean (Ezpeleta kalea) jaio zen arrantzale familia batean. Aita patroia zuen eta 1951ko abenduaren 29ko ekaitzean desagertu zen "Estrella del cielo" familiako baporea amarratzen zegoela. Umetan, kofradia zaharreko eskolara joan zen, eta, gero, gerraostean, bertako maisuagaz eta Julian Zabalagaz ibili zen klase partikularretan. Gerran herritik ebakuatuta joan ziren, eta alde batetik bestera ibili ostean, Frantziara joan ziren. Handik, 1937an bueltatu ziren eta orduan hasi zen itsasoan lanean, 14 urte zituela, eta 59 urtera arte ibili zen. 1945etik patroi lanetan aritu zen. Soldadutzan Ferrolen egon zen, infanteria marinan, eta bertako arraun-taldean parte hartu zuen. Lekeitioko antzar eguneko masta puntako errekorra du "Zurdo"k, 6 banderarekin.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEK-047 | 2011 | Lekeitioko ahotsak | Jokin Leniz - Aitor Zugadi | ||
LEK-048 | 2011 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
LEK-049 | 2011 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute