Lekeitio (Bizkaia)

Mozorroak bi tabernatan saltzen zituzten

Mozorroak bi tabernatan saltzen zituzten <p>Maskaraz mozorrotuta ibiltzen zen jendea Karnabaletan gerra aurretik. Pare bat tabernatan saltzen zituzten. "Marmuak" esaten zitzaien. Jendea ezin izaten zen ezagutu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-048-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maskaraz mozorrotuta ibiltzen zen jendea Karnabaletan gerra aurretik. Pare bat tabernatan saltzen zituzten. "Marmuak" esaten zitzaien. Jendea ezin izaten zen ezagutu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta karnabaletan jentiek maskarak eta ibiltten ebazen?
-Ah .. bai, bai gero bai. On azkanengo bai.
-Eta lehen?
-Lehen ezta pentsa be. Prankon denboran..
-Franko aurretik?
-Aurretik bai, aurretik danak maskarakin. Ezagutu bez inok be.
-Ezagutu bez?
-Ezautu bez nor nor dan be.
-Ze maskara edo ... nun erosten ziren?
-Egon zirin, taberna bi egon zirin. Bat Drunguluneku esaten eutsena, Drungulu. Ha bestia, zelan esaten eutsen bestiai? Petralake edo, Petralake edo esaten eutsen. Arranegidxan. Arranegidxan, Arranegidxan gora zozela, hantxe eguen tabernia. Petralakeneku esaten eutsen. Horrek e horrek Arrasate zirin. Arrasate. Hantxe egoten zin maskarak. Marmuk hantxe jazten zirien. Marmuk esaten eutsauzen, marmuk esaten eutsauzen horrei, marmuak. Jazten zirian, hantxe jazten zirian. Bertan erosten ebezen maskarak eta gauzak eta hantxe jantzi ta bestiak Drungulunien. Bi euazen,taberna bi maskarak saltzen ebezenak. Bai, ta nok ezagutu? Ezta pentsa be. Eta gero Prankon denboran ez dakigu ezta […] ba gure gazte denporan ba horrek karnabaletakuk eta...

Egilea(k): Andoni Laca (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia