Lekeitio (Bizkaia)

Gerra aurretik inguruko bandarik onena Lekeition

Gerra aurretik inguruko bandarik onena Lekeition <p>Baltseoan egiten zen plazan, gramolaren edo dultzainaren soinura. Gerra aurretik banda ederra zegoen Lekeition. Neskarik gustukoengana joaten ziren dantza eske.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-048-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baltseoan egiten zen plazan, gramolaren edo dultzainaren soinura. Gerra aurretik banda ederra zegoen Lekeition. Neskarik gustukoengana joaten ziren dantza eske.

Transkripzioa

-Haunexek, Juan aguazillek ipintten eban hori diskua, diskuak, altaboza, altaboza handik e..
-Gramolie edo?
-Bai, gramolia ajuntamientotik, ta eitten genduan. Ta gero gure nire aittaiñarreba ta horrek gabiolatarrak, horrek dultzaiñiaz jo be bai, harek be dultzaiñiaz ta joten eben sanantoliñetan joten eben ta eitten gendun baltsiuen. Gero gero bai gerra aurretik ez, hau diñot posgerraku esaten neon e? gerra aurretik banda ederra eguen Lekitton, bandia… baia kategorixako bandia euen Lekitton.
-Bai.
-Gerraurrian ingurun hamen eon danik bandarik onena igual Lekitton. Ta ordun ba gu ez giñin, gu umiak giñien ta, baiña geu gazte denporia geuria ba Pranko horrek zantar horrek danak kendu gaittuzen ta, bandia be kendu ta danak kendu.
-Ta zelan hasten ziñien baltsioan?
-Ba norberari gustaten jakon neskiana jun, gustaten danagana /danana/, nora jungo zara ba? Gustaten danagana. Zeu noana jungo ziñatekez? Mutilla gustaten jatzunana, ezta? Bai [ziñien] jungo.
-Ta zuek neskaiñe edo neskak zueiñe?
-Geu, beti geu, gixonezkuek beti neskiana, beti orduen denporan juteko. Gaur ez, gaur harexe neskia gixonezkuana ezta? Egixa da horixe ezta?
-Beste iñok kendu orduko!
-Bai, bai.

Egilea(k): Leire Txopitea (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia