Lekeitio (Bizkaia)

Don Paulino maisua, maisu ona

Don Paulino maisua, maisu ona <p>Don Paulino Alonso izan zuten maisu; bermeotarra. Oso ona. Espainia guztiko oposiziotan hirugarren irten zen. Erdaraz zen eskola. Hantxe ikasi ei zuten ikasi zuten erdara apurra. Don Paulinorekin ibili ziren guztiek aurrera egin zuten ofizioan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-048-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Don Paulino Alonso izan zuten maisu; bermeotarra. Oso ona. Espainia guztiko oposiziotan hirugarren irten zen. Erdaraz zen eskola. Hantxe ikasi ei zuten ikasi zuten erdara apurra. Don Paulinorekin ibili ziren guztiek aurrera egin zuten ofizioan.

Transkripzioa

- Kofradiko eskolan ze maisu edo ze euki zenduen?
- Esan dotsut ba, Don Paulino Alonso, Alonso, Alonso.
- Kanpotarra?
- Bermiotarra.
- Bermiotarra.
- Baiña, ona e, e ixango zan ha, e, ez dakit ba “treintai” “treintaiuno” edo “treintan” edo, ha eruan eben e, maisu guztik erun ebezen, horrek, ataraten, oposiziñuk ataraten. España guztin hirugarren atara eban harek gero, España guztian hirugarren. Hamentxe ibiltten da semia harena, Manolo, bai Alonso apellidu eukan, Manolo Alonso, Manolo Alonso, hamentxe etorten da beti, kanpuan bixi da baiña, domekaro, domekaro etorten da.
- Bai?
- Lekittora, bai. Andria lekittarra eukan ta.
- Eskolan, erderaz edo euskeraz?
- Erdera, erdera, ikasi genduan apurra hantxe ikasi gendun, eskolan ikasi genduen.
- Republikan be bai?
- Bai, bai, erdera, erdera, eon zirin eskolak euskera eitten ebenak be, egon zirian, horrek e partikularrak egoten egon zirian, partikularrak.
- Kofradikua zer zan, nazionala, eskola nazionala?
- Bai, eskola nazionala zan, bai, nazionala, bai, ta gixona listua, listua zan. Danori, hareaz ha ibilli garin umiak guztiak, danok atara dogu patroia, edo makiñista, edo danok, ibilli giñin guztiok. Asko erakutsi [gaittun], asko.

Egilea(k): Eneritz Goioaga (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia