Azkoitia (Gipuzkoa)

Eskolan Agarre baserrian, Azkoitian

Eskolan Agarre baserrian, Azkoitian Eskolan Agarre baserrian ibili zen, Azkoitian. Ingurua azaltzen du. Doktrina ikasten zuten, baita geogarfia, matematika, etab. ere. Juan Josek ondo ikasi zuen idazten eta irakurtzen eta beste umeei doktrina erakusten aritu zen. Neska eta mutilek elkarrekin ikasten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan Agarre baserrian ibili zen, Azkoitian. Ingurua azaltzen du. Doktrina ikasten zuten, baita geogarfia, matematika, etab. ere. Juan Josek ondo ikasi zuen idazten eta irakurtzen eta beste umeei doktrina erakusten aritu zen. Neska eta mutilek elkarrekin ikasten zuten.

Transkripzioa

-Eta eskola ta?
-Eskolan? Agarren. Agarren eskolan. Hori dao Santakruztik bela, hortxe Agarre. [...]. Agarren ibilli giñen Trinokin.
-Eta ze ikasten zenduen eskolan?
-Ze ikesi? Je-je, dotriñie, errezatzen eta hola. Erakusten zun. Baiña ume zarrak askotan tulie egin ber zala eta jun ez eta hau eta hori tte; baiña erakustez erakusten zun, Geografixe ta Gramatike eta kontu-ataratzen, dividir eta hoixek ikesi giñuzen. Oiñ izkribitzen´e bai, iskribitzen nik ondo ikisi nun. Pentsaizu, sankristixan ibilli bihar izeten zan ordun dotriñie eitteko, dotriñia ikesteko komunixue eitteko. Maixu eon nintzen dotriñie erakusten bestiei, eta letzen dezente ikisi nun. Oiñ´e letze(n) (d)et baiña oiñ asko atrasaute. Letzen eta izkribitzen ondo ikesi gendun orduko.
-Neska eta mutil danak batera?
-Baitte. Haure hantxe ibili zan. Ordun ein nun lagun.
-Eskolan batera. Neska eta mutill batera.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia