Arrasate (Gipuzkoa)

Elexgarain jaio eta mutikotan Loretokira

Elexgarain jaio eta mutikotan Loretokira Juanito auzoko parrokia ondoko Elexgarai baserrian jaio eta bizi izan zen sei urtera arte. Loretoki etxe berria senide eta lagun askoren laguntzarekin eraiki zuten. Aitak lorezaintzaz aparte, ospitaleko lan asko egiten zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-153-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Juanito auzoko parrokia ondoko Elexgarai baserrian jaio eta bizi izan zen sei urtera arte. Loretoki etxe berria senide eta lagun askoren laguntzarekin eraiki zuten. Aitak lorezaintzaz aparte, ospitaleko lan asko egiten zituen.

Transkripzioa

-Ta jaixo ziñan Loretoki horretan?
-Ez, ni jaixo nitzen zerien, Elexgarain. Elexgarai ba Santa Agedako parrokixa onduen dauen baserri bat. Oin iñor ez da bizi han, baiña hantxe jaixo nitzen. Bost urterarte o xei urtearte.
-Oseake, orduen zure aitta-amak ezkondu zien Elexgarai horretara?
-Bai, Elexgaraire. Tan han aukien etxe txikitxo bat monjak itxitte, monjan etxie zan ta. Gure aitte enpliaue zan ta hareik itxitzien etxie bizitteko hantxe. Baiña bost urte bakarrik. Bost urte. Ta bost urte pasauaz, ba, ein gauen etxe barrixa, aitte ta aman konture.
-Elexgarai Santa Agedan euen?
-Bai, bai, parrokixa onduen. Ta etxioi... Etxioi ein zan... Etxe politte da. Ta ha ein zan pariente artien, danak lagundu, batak egurre, bestiek mano de obrie, bestiek diru apurren bat eta holaxe.
-Auzo lanien nolabait, ezta?
-Ba, etxe lana gehixen bet, auzolana be bai apurtxo bat. Auzolana.
-Loretoki orduen.
-Bai. Aitte jardinerue zan ta betik auken etxe inguruen lorak eta. Larrosak eta. Ta gero ortue ta.
-Aitta orduen zan ospittaleko jardiñerua.
-Jardiñerue. Titulue, jardiñerue. Gero beste edozer gauze...
-Danetik eingo eben.
-Bai, danetara. Iketza deskargau, txarrixek hil, ortue zainddu… Danetara.
-Osea ortu eta jardin zain.
-Bai. Baiña kamioi iketza etorten zanien be deskargau, bal-baltz eindde obrero guztiok hantxe. Paliaz deskargau ta bal-baltz eindde. Gero monjak merixendie emuten eutsien /emuteutzien/, aparteko merixendie.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia