Morga

Busturialdea eskualdean kokatutako herri euskalduna da. Oso paraje berezian dago, bertan Bizkaiko herrialdeen banaketa sortzen baita. Leku menditsu eta berde honek, Gernika-Lumo eta Plentziako itsasadar arroak banatzen ditu. Mugetan aurkitzen diren herrien artean Errigoiti eta Arrieta ditugu Iparraldetik; Hegoaldetik Zornotza eta Larrabetzu; Ekialdetik, Errigoiti eta Muxika; eta, Mendebaldetik Gamiz-Fika eta Fruiz. Auzo hauek osatzen dute herri: Andra Mari (herriburua), Meakaur, Meaka, Morgaondo, Morgakoene, Oñarte, Ganbe, Erroteta eta Eskerika. Morgako jarduera ekonomiko nagusia beti izan da nekazaritza; hori dela eta, ongi errotutako historia duten baserri eta auzoz beterik dago.

  • Hizlariak: 6
  • Zintak: 8
  • Pasarteak: 38
  • Transkribatutakoak: 30
  • Audioak: 7
  • Bideoak: 31

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia