Lekeitio (Bizkaia)

Sant Nazaire-ko etxeetan bizitzen

Sant Nazaire-ko etxeetan bizitzen <p>Frantziako Saint Nazaire-ra heldu eta mediku-azterketa izan ostean, bakoitzari hizki bat jarri zioten paparrean. Bere ama ume gaixo batekin gelditu zen, eta gerora batu ziren berriro. Bi etxe desberdinetan banatu zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Frantziako Saint Nazaire-ra heldu eta mediku-azterketa izan ostean, bakoitzari hizki bat jarri zioten paparrean. Bere ama ume gaixo batekin gelditu zen, eta gerora batu ziren berriro. Bi etxe desberdinetan banatu zituzten.

Transkripzioa

- Ta gero gure amak… Gero imiñi gaitxuzen, “be” ez dakit, “be” ala “uve” bazan, on ez jat akordaten, papera danori, hamen hareaz ta imiñi gaitxuzen bakotxari ba ixena, osake abezedaridxua imiñi eben ta guri ez dakit “be” ala “uve” zan toka jakuna. Geuazan danok hori ta geure amak ez dabela berak urtengo, ha mutilla. Nearrez danok, danok nearrez, ama barik ez gendun nahi geuk urten-ta, geu be gelditxu eingo garila ba bera gelditxu eingo dala, berak umia ez badau topaten, bera be gelditxu eingo dala. Halako baten harek: “Paula Aboitiz que se quede”, grazidxa txikiña barik zaharraua zana hau, Manolo. “Que esta llorando, que el niño esta llorando y que se le va a poner asi ojos bien”. Nearren-nearraz lehin gorridxak eta gorritxuta. Ta ama jun zan gero bertara, gero ama eskatuten eskatuten, hau, ekarri eutsen umia, hau bestia, ta gero hasi zan ostera be ama, amak topa gaitxuzen, guk ezin giñian esplikau. Ez gaitx, gu urrun ein giñin-ta. Joten hori Alemaniko fronteran harek eurak eon zirin ama-ta. Fronteri, beste fronteri zana, harek [lagartinetz]-edo ibiltzen eben. Haunako zapatakin-ta txokuak lantxerik ibiltxen zirin.
- Frantzidxan zenbat lekutan eon ziñian?
- Ba berton, berton bakarrik.
- Zelan deitzen zan?
- Saint Nazaire, Saint Nazaire. Itxon ba Saint Nazaire bi daukoz harek, herri txikiña zanez, handitxik txikira erun gaitxuzen itxik imiñitxa. Saint Naz… ene! Ahaztu jat. Saint Nazai…
- Erraina: Baiña herridxan ixena nik ez dotsut entzun iñoz, seguru iñoz ez dozu jakin. Bueno nik uste dot kontaketetan beti dudia euki dau.
- Ta? Zer egin eutsuen, familidxetan errepartidu? Nun etxen zenduen lo han?
- Lo? Etxia imiñi gaitxuezen, etxia, etxe bi, bateri deituten eutsaun “Markes”. Lehengusiñia zan ba Markes, ta Markes, “Casa Markes”, “y casa” besti ez dakit zelakua zan, on ahaztuta daukat, esaten eutsaun.

Egilea(k): Oihane Petralanda (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia