Muxika (Bizkaia)

Erreketeek abisatuta salbatu ziren

Erreketeek abisatuta salbatu ziren Gerran, Torrelavegara egin zuten alde. Erreketeek izara guztiak hartu zizkieten landetan jarri eta hegazkinei abisatzeko. Milizianoak zituztelakoan joan ziren eurengana. Erreketeek esan zien handik alde egiteko, berriro bonbardatu behar zutelako; hori dela-eta salbatu ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-037-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerran, Torrelavegara egin zuten alde. Erreketeek izara guztiak hartu zizkieten landetan jarri eta hegazkinei abisatzeko. Milizianoak zituztelakoan joan ziren eurengana. Erreketeek esan zien handik alde egiteko, berriro bonbardatu behar zutelako; hori dela-eta salbatu ziren.

Transkripzioa

- Etor jakuzen, honek faxistok sartu zien. Reketiok, Reketiek esaten otsozen. Etorri zien, guk zerien, etxien euki guzen izera guztixek han euki guzenak be danak ipiñi zittuezan kanpoko landan zabaldute. Bai ba, abiaziñuai esateko eurek sartu dizela. Ta euren banderak-eta zerak-eta. Ta bagatoz, neuk, handik zulotik esaten dot: “Nik itto biher dot /biot/ ni neu banoa”. Ta gure lehengusiñiek: “Hilgo zaittue”. “Hil neixiela, banoa-ta”. Banoa, zu, ta, etxe buelta guztixe te etxien, atien sartukerie be ametralladorakin plantaute, reketiek. Ta ni ze ein. Ta eurek badiñostie: “Etorri, etorri”, erderaz. “Ez jatzu /etxatzu/ ezer eingo-ta. Nun zauzie?”. Ta esan nontsen: “Hor beheien, kueba-zulo baten. Nik ez dakit zelako zuloa dan be”, esan nontsien. “Ta nortzuk zauzie? Badeukezue milizianurik?”, “Ez. Aittek, geure edadekoak, geure aitte eta beste fameliko zerak”, esan nontsen, “gizonak”. “Ta aber ba, nun dauz? Erakutsi”. Ta pistolak, ametralladorakin urten neuen ba: “Ointxegu danok akabauko gaittue. Nik ein dot biherra!” Neu billurtu ba, zerien-ta. “Beno ba, urten danok, hortik”. Ta listo, “gora ixon”, esan oskun; “ze ointxe dator bigarren bonbardeue ta hametxe botateko esparantzie dekie. Danok hilgo zaittue-ta”. Ta halantxeik zen. Danok ixon gun. Etxien sartu gintzezan ta ba Mendixolan, alturen bestekaldien, geuk ikusten dogu, zelan hango etxe, zer guztixek apurtu dittuezan. Ta esan oskun, ha niri lehenengo topeu neuenak: “Beittu, hor eon bazintxien, zuek be hortxe danak hildde”. Ta halantxeik salbeu gintzezan. Neu atrebidie nitzelako eta ixon neuelako; ostien, hantxe hiltte gaittue danak. Ta ez gaittuezan jakingo hamen parajien nun gauezan bez, ez hil bagara be ez, ez bizi bagara be ez. Asike, zer eingo dozu?

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia