Muxika (Bizkaia)

Itsasontzian bueltatu ziren etxera

Itsasontzian bueltatu ziren etxera Etxera bueltatzerakoan, bideak, zubiak... apurtuta aurkitu zituzten. Ganadu barik bueltatu behar izan ziren konfiskatu egin baitzizkieten. Santanderreko portura joan ziren etxera bueltatzeko. Hiru egun pasa zituzten portuan. 4.000 pertsonatik gora etorri ziren itsasontzian. Komunik gabe zelan konpontzen ziren. Zorrotzaurrera heldu eta bi egun egin zituzten bertan. Txabola batzuetara sartu eta errebisatu egin zieten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-037-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxera bueltatzerakoan, bideak, zubiak... apurtuta aurkitu zituzten. Ganadu barik bueltatu behar izan ziren konfiskatu egin baitzizkieten. Santanderreko portura joan ziren etxera bueltatzeko. Hiru egun pasa zituzten portuan. 4.000 pertsonatik gora etorri ziren itsasontzian. Komunik gabe zelan konpontzen ziren. Zorrotzaurrera heldu eta bi egun egin zituzten bertan. Txabola batzuetara sartu eta errebisatu egin zieten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero ba, akabeu zanien, etxera etor gure. Baia treneko zer guztixek be, zubi guztixek be apurtute. Kamiñoa be bai. Ganadurik be ekarri ezin ta ganaduek han, aitte zerien. Ta kendu oskuezan gero honek sartu, honek ez. Euki dogunen /eukiunen/ parajerik onena; ganaduek bi. Ganaduek, ganadu bi, baia behi bi, itzelak. Bixek kendu oskuezan. Ta geu etorteko etxera ta bueno ba, ez dauela zerik. Santanderrera bajatzeko, barkue ipiniko deuela-ta. Santanderrera bajatu gintzezan zu, muellien ein giñuzen /eindduzen/ hiru egun. Muellien lo, kanpoan geure erropatxuen ganien. Goixetan jagiten zarenien, holan eskue paseu ta iruntzek, garoak, dana busti-busti eindde. Ta hantxe. Gero, ipiñi oskuen barku zahar bat, lau mille ta piku persona barku zaharrien. Tae san gendun: “Hau da”. Barkure ixoteko, soka batzuk holan ipinitte. Jeusten zien erropak, maletak jeusten zienak? Iñok altxeu bez, kittu! Ta neuk amari esan notsen: “Ama, oratu fuerte, ze geu be jeusten bagara, iñok ez gaittu altxeuko-ta”. “Ene alabie! Ez eizu esan hori”. Bai, bai. Sartu gintzezan, hainbeste zu! Esango dotsut: gero ez eskuseurik, ezebez ez zan. Ta hainbeste egun ein geñuzen /eindduzen/ ta emoten oskuen inddeba inddeba zurixe, potajie egositte, nik ez daitz zegaz, haxe jateko. Ta esango dotsut, gero noberan nezesidadiek eitteko be, txize edo zera, bakizu zer in euen jentiek? Zuloa holan barkure. Ta jentiek diñotso: “Hortik zulotik hasten bajaku betetan, danok jun biher dogu /biu/ urpera. Ta nezesidadiek eitteko, holan kuadrillie planteu tapeako. Bueno, bueno. Horrek kontuek pentseten dozu? Ta gero aillegeu gintzezan Zorrozaurrera. Bueno, ariñago alta marrien. Alta marrien sartukeran barkue bakizu? Olatuek gora ta behera-ta bakizu ba. Ene! “Gu honek alta marrien botako gaittue, alta marrien botako gaittue!” Danak, billurraz. “Gu ez gara aillegeuko, alta marrien botako gaittue”. Danak, marietu ta danak. Ni ez nitzen hil, ez dakit nik: ala Jainkoak ha grazixe emon edo ez daitz ba. Aillegetan gara Zorrozaurrera zu, ta han be ba geldi. Egun bixen Zorrozaurren barkuen. Ta alderdi batetik eta bestetik, hainbeste guardi, Guardi Zibillek, orduen, guardixek. Ta henbra batek esan eban, ixon barkure gora ta: ”Jolín, parece que hemos hecho crímenes”, “No sabemos si habéis hecho o no”, kontesteu otsien guardixek zu. Ta gero hirugarren egunien, famelixek famelixetara junteten otsuezan. Ta eindde euki euen holan txabola modu bet, olakin ta haraxe sartzen gaittuezan. Errebixetan, ia zer dakarrun, daroagun-edo. Erropen barrenak eta danak, ebai. Tipo modue.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia