Juanita Esturo Orue
Gorozika auzoa; Muxika (Bizkaia) (1924-2024)
Biografia
1924ko abenduaren 27an jaio zen Gorozikako Urebarro baserrian eta bertan bizi izan da beti. Urebarro berez Zornotzako herriko lurretan dago, nahiz eta auzo bereko etxeak Gorozika (gaur egun Muxika) izan eta elizaz ere Gorozika izan. Beraz, udaletxez Amorebieta-Etxano da, baina Juanitak bere burua gorozikartzat du, bertan egin baitu bizimodua. Bizpahiru herriren arteko bidean dagoenez antzina estraperlo-etxea zen. Aita ere bertakoa zuen eta ama Arratiako San Kristobaleko Suña baserrikoa (Dima), hiru neba-arreba izan ziren. Gorozikako eskolan ibili zen eta umetatik hasi zen baserriko lanetan. Bere aita gaztetatik hasi zen Zugastieta auzoko Irurak bat zentralean beharrean eta handik Iberduerora pasatu zen; hori dela eta, bere aitak 15 urte zituenetik telefonoa zuten etxean. Gerratean, aitaren lana kontuan hartuz Larraskitura joan ziren, eta handik Gueñesera, Karrantzara, Santanderrera eta Torrelavegara. Bien bitartean, beraien baserria zaurituentzako botikin bezala erabilia izan zen. Beraien etxe ondoan jolas lekua eta bolo-jokoa zegoen eta txakolina egiten zuten. Muxikako Elizalde auzoko gizona izan zuen, Zugastietako tren-geltokiko arduraduna, eta lau seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUX-037 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MUX-038 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MUX-039 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MUX-041 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute