Muxika (Bizkaia)

Urebarro: Zornotzakoa eta estraperlo etxea

Urebarro: Zornotzakoa eta estraperlo etxea Urebarro, Juanitaren jaiotetxea, beti egon da Zornotzako lurretan; Autzagana aldeko etxeak, ostera, Etxanokoetan. Urebarro estraperloko etxea izan zela dio, ardo zahagi asko saltzen ei zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-037-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Urebarro, Juanitaren jaiotetxea, beti egon da Zornotzako lurretan; Autzagana aldeko etxeak, ostera, Etxanokoetan. Urebarro estraperloko etxea izan zela dio, ardo zahagi asko saltzen ei zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta honen etxien historixw apurtxo bat kontauko dozu?
- Honen etxien historixe, zer kontauko dotsut nik, gazte nintzen-ta? Nik, ezetu…
- Baia Gorozike, Zorrontza edo…?
- A, bai.
- Etxano…
- Ez, ez. Hau etxie, beti-beti izen da aiuntamentuz, Zorrontza. Ta beittu, Euntzagane ,hor oin tapaute dauz, hor beste Zabale, Dorre San Juan, beste bat hor dauz. Horrek danak, Etxano. Ta Euntzagane, beittu eizu, berton dau-ta. Hori be Etxano. Ta gu beti- beti izen gara Zorrotza ta beittu eizu hau nun dauen. Ta hau etxie izen eizen lehenau, kontrabandoko etxie. Hamen ardau asko saltzen ei zeuen hemen etxien. Larrabetzure-ta mendixetatik, ze lehen estraperloan ezin ei zeben saldu, zeretan, holan, nik ez dakit ba, zelan izengo zan. Ta hamendik Larrabetzure-ta eroaten egiten ei zeuen gabaz ardau asko. Ta bertora be hortik Etxanotik. Ba hor bastante hurrien basoa-ta zerien, Euntzaganarantzako honeri toketan jakozenak. Hara sartu arte billurraz. Gero, hara sartzen zienien Zorrotzara, pozik. Ba horrek lehenako zaharagixek, zuk iguel ez dozuzan ezeutuko.
- Ikusitte iñoiz bai.
- Harek zaharagixek lepoan hartute, hona ekarten ei zittuezan. Ta hamen gero upilako afarixek eta zerak-eta. Hamen, hainbeste ardau saltzen ei zen. Tabernie ez, baia kuadrillie etorri, ardaue bille ta gero hamen, juerga itzelak.
- Negozixoa be bai?
- Bai. Dana saltzen ei zen hametik. Ta gure aittek ni gaztie nitzen, baia oindiño neuk be, zeozen akorduen dekot. Neu be, geuze asko eindde nau-ta.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia